Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak XXV Folklore Jardunaldiak

Dokumentuaren akzioak

XXV Folklore Jardunaldiak

Horregatik, eta urte batzuetatik honat, ikusi dugu Ortzadarren Folklore Jardunaldiak birplanteatzeko beharra. Hausnaurketa honek agerian uzten du jardunaldien helburuen desoreka eta, beraz, oreka berri baten beharra. Hasierako helburu horiek ikasketa eta dibulgazioa dira. Oreka berri hau lortze aldera, aurrerantzean ikasketa jardunaldiek partekatuko dute lehentasuna publiko zabalago, eta anitzago, batengana zuzenduko diren ekitaldiekin. 

Egituren mantentzea eta berritzearen arteko tentsioa izando da, hain zuzen ere, aurtengo XXV Folklore Jardunaldiek aztertutko duten gaia: Sorkuntza vs Tradizioa. Folklorearen esparruan, edota bera mantentzen duten erkidegoen eta lantzen duten erakundeen atalean, erlazio hori, tentsio hori dikotomikotzat bizi izan da, ez bada ezinezkotzat jo. Hori oso agerian gelditzen da adierazpen tradizionalak esentzializatzen direnean. Gure inguruan folklorearekiko jarrerak anitzak izan dira, bai sostengatzen duten erakundeei eta populazioei dagokienez, bai beren garaian garaiko gauzatzeaz. Jardunaldien xedea izanen da, bada, bi kontzeptu hauen arteko harreman konplexua aztertzea, hala nola egun elkarri nola reagiten dioten.

Ikasketa Jardunaldiak azaroaren 18 eta 20 artean burutuko dira, eta edozein ikerlari ahal izanen du proposaturiko gaiari lotutako bere lana aurkeztu. Hortaz aparte, Alor Irekia izango da, zeinean proposaturiko gaiarekin loturik zuzena ez duten lanak aurkeztu ahal izango diren. Beti ere, jardunaldien gai orokorrari, Folkloreari hain zuzen, loturik badaude. Aurkeztutako lanak jardunaldien Batzorde Zientifikoak baloratuko ditu bai jardunaldietan aurkezte aldera, bai Ortzadarren web orrialdean argitaratze aldera.

Jardunaldien lerro dibulgatibo berria norantz bikoitzean abiatuko da. Alde batetik, eta Ortzadarren 35. urteurrena zein berritze/sortzeari buruzko gaiari lotuz, dantza, musika, eta kantua era sortzailean batuko duen jaialdia ospatuko da. Jaialdi honetan Ortzadar Elkartearen dantzari taldeaz gain, Elkartearekin harreman estua duten beste euskal dantzari talde batzuk ere hartuko dute parte. Ekintza hau urriaren hiruan burutuko da Barañaingo Auditorioan, bere momentuan jakinaraziko den orduan.

Beste aldetik, eta bigarren ildoa osatuz, dantza tradizionalari buruzko Sormen Tailerra eginen da. Ekintza hau herri-dantzarekin jada nolabaiteko harremana duten pertsonengana zuzenduta dago, bai irakaslegoaren partaideak diren aldetik (gorputz heziketakoak, eskolaz kanpoko ekintzetakoak, etab), bai dantza tradizionalaren munduan murgilduta daudelako (dantza taldeak…). Tailerra, euskal dantza tradizionalak ezagutzen dituen eta era berean, errepertorio koreografikoa lantzen ohitua den koreografo batek zuzenduko du. Ortzadar Elkartearen egoitzan emango da azaroaren 6 eta 7 egunetan.
Jardunaldien talde antolatzailearen kanpo harremanak ere aldatuko dira. Aurrerantzean, Folklore Jardunaldien barruan antolatuko diren ekintzen publizitatea eta informazioa, e-postaren bidez zuzenduko da. Edozein erakunde zein pertsona soilak nahiago baldin badu posta arruntaren bidez informazioa jasotzea, eska dezake Jardunaldien Idazkaritzara.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.