Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Argia Dantza Taldearen Axeri Boda, Victoria Eugenia Antzokian

Dokumentuaren akzioak

Argia Dantza Taldearen Axeri Boda, Victoria Eugenia Antzokian

Eguzkiak, euriak eta lainoak bat egin eta ortzadarrak zerua hartzen duenean, azeriek beren ezteiak ospatzen dituzte; halaxe dio euskarazko esaera zaharrak: euri eta iguzki, azeriaren ezteiak. Arriskuz beteriko ezteiak ziren horiek; etxeko txikiek ezin zituzten begiratu, azerien haserrea piztu nahi ez bazuten. Axeri Bodan, gai horren inguruan izan diren zenbait tradizio jaso ditu Argia dantzari taldeak, oraindik ere Gipuzkoako Beterri inguruan mantentzen direnak, hein batean. 

 

Sarrerak 15, 10 eta 6 eurotan daude salgai Lugaritz Kultur Etxeko, Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

 

FITXA TEKNIKOA

Koreografia: Juan Antonio Urbeltz

Eszena-zuzendaria: Juan Antonio Urbeltz, Jexux Larrea, Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal

Dantzariak: Argia, Haritz, Kezka eta Duguna dantza taldeak.

IKUSKIZUNAREN DESKRIBAPENA:

Eguzkiak, euriak eta lainoak bat egin eta ortzadarrak zerua hartzen duenean, azeriek beren ezteiak ospatzen dituzte; halaxe dio euskarazko esaera zaharrak: euri eta iguzki, azeriaren ezteiak. Arriskuz beteriko ezteiak ziren horiek; etxeko txikiek ezin zituzten begiratu, azerien haserrea piztu nahi ez bazuten. Axeri Bodan, gai horren inguruan izan diren zenbait tradizio jaso ditu Argia Dantza Taldeak, oraindik ere Gipuzkoako Beterri inguruan mantentzen direnak, hein batean.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.