Dokumentuaren akzioak
Euskal Herriko dantzari eguna, irailaren 12an, Atarrabian
Euskal Dantzarien Biltzarrak 70. hamarkadaren bukaeraz geroztik antolatzen du Euskal Herriko Dantzari Eguna. Lurralde ezberdinetako ordezkaritzek hartzen dute ardura hori urtez-urte txandaka. Aurten Nafarroako ordezkaritzak antolatu Dantzari Eguna, Atarrabian, bertako Mikelats dantza taldearen 15. urteurrenaren aitzakitan. Ekitaldi nagusia irailaren 12an (larunbata) izanen da, baina aurreko astean zehar ere izanen dira hainbat jarduera:
Programa
-
Irailaren 7tik-12 ra - Erakusketa:
Mikelats dantza taldearen 15. urteurrena
Atarrabiako Kultur-etxean
-
Irailak 9 - Hitzaldia:
Alfredo Asiain eta Ortzadar-eko kideak - Dantza ondare inmaterialean
19:30etan Atarrabiako Kultur-etxean
-
Irailak 10 - Hitzaldia
Juan Antonio Urbeltz - Dantza tradizionala eta sormena: Eaurtako neska-dantza
19:30etan Atarrabiako Kultur-etxean
-
Irailak 12 - Euskal Herriko Dantzari Eguna
11:00 Artisau azoka(Udal plazan)
11:30 Talde autoktonoen dantza emanaldia (Udal plazan)
17:30 Talde guztiei harrera, Agintariena eta kalejira (Udal plazatik abiatuta)
18:00 Ekitaldi nagusia (Peritoen futbol zelaian edo Paz de Ziganda ikastolan)
00:30 - 04:00 Erromeria Trikidantz taldearekin (Udal plazako frontoian)
Ekitaldi nagusian parte hartuko duten taldeek honako dantzak dantzatuko dituzte:
Errepertoria
-
Araba: San Prudentzioren Zortzikoa eta Orbea kontrapasa.
-
Bizkaia: Zortzinango, Makil-jokua, Txontxongilo. Gorularienak: Domingilo eta Arku-dantza
-
Gipuzkoa: Ezpata-dantza, Zinta-dantza, Agurra.
-
Nafarroa Beherea: Euskaldunak, Sorginak, Kontra-dantza, Dantza-luze.
-
Lapurdi: Ahurtiko makil-dantza, Beteluren fandangoa.
-
Zuberoa: Barrikada-arribada, Ostalersa, Satan, Aintzina-pika, Godalet-dantza.
-
Nafarroa Garaia: Cortes. Txokoloatearen jota (Agoitz)
Dokumentuaren akzioak