Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herriko Dantza Agerketa 2009, Basaurin

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko Dantza Agerketa 2009, Basaurin

2009/09/03 09:52

Irailaren 19an (larunbata) izanen da Basaurin egiten ohi den Euskal Herriko Dantza Agerketaren emanaldi nagusia. Agerketa honetan, antolatzaileek "autoktono" deitzen dituzten dantza taldeek hartzen dute parte, hau da, tokian tokiko dantzak gorde dituzten taldeek. Talde hauek esanguratsuak diren egunetan egiten dituzte dantzak: herriko jaiak, inauteriak... Euskal Herriko Dantza Agerketan erakusten diren hainbat dantza jatorrizko lekuetan eta egun berezietan soilik ikus daitezke.

Euskal Herriko Dantza Agerketa euskal folklorea bere horretan mantentzen duten taldeak suspertzeko eta ezagutarazteko asmoz sortu zen. Horrela tokian-tokiko dantza horiek ezagutzeko aukera ere izaten du jendeak, egun seinalatu horietan euren herrietara joan beharrik gabe.

Aurten XXXVII. edizioa du agerketak. Hau izanen da egitaraua:

 

Irailak 18, ostirala

  • 19:00 - Haurrendako tailerrak eta sagardo eta txorizo dastaketa

  • 20:00 - Erromeria: "Egizu jantzan, ondo jakin ez arren". Herriko dantza taldeetako musikari eta laguntzaileek hartuko dute parte eta, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntzaz, herri-dantzak erakutsiko dituzte. 

 

Irailak 19, larunbata

  • 18:00 Parte hartuko duten dantza-talde guztien kalejira: Social Antzokitik Bizkotxalde parkeraino. Begoñako Andra Mari kalean eta Mojaparte plazan dantza-saio laburrak egingo dituzte.

  • 19:30 Dantza ikuskizunaren hasiera, Bizkotxalde parkean jarritako agertokian, ondorengo taldeekin:

Zerutxu - Markina-Xemein, Bizkaia: Xemeingo Ezpata dantza, Mahaigaineko eta Zaragi dantza.

Indarra - Gasteiz, Araba: Gasteizko Zortzikoa.

Erketz - Lasarte-Oria, Gipuzkoa: Sorgin-dantza.

Makaia - Faltzes, Nafarroa: Faltzesko eta inauterietako dantzak.

Luzaideko Bolantak - Luzaide, Nafarroa: Bolant-iantza, Jauziak eta Kontradantzak.

Etxahun Barkoxe Dantza Taldea - Barkoxe, Zuberoa: Maskaradaren dantzak.

 

Irailak 20, igandea

  • 19:30 - Basauriko Agintzari, Basauritar eta Edurre dantza-taldeen emanaldia, Bizkotxalde parkean.

 

Informazio gehiago nahi duenak Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko webgunean topa dezake.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.