Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kukai dantza konpainiak dantzari gazteak formatzeko ikastaro bat jarriko du martxan

Dokumentuaren akzioak

Kukai dantza konpainiak dantzari gazteak formatzeko ikastaro bat jarriko du martxan

17 eta 21 urte arteko gazteentzako formazio osagarri bat eskainiko du Kukai Dantza Konpainiak. Ohiko dantza talde eta eskolan duten jardueraren osagarri izanik, kurtsoak bi lan esparru nagusi izango ditu: Formazio teknikoa eta Kukairen lan ildoaren ezagupena, bertako errepertorioa eta lan eredua jorratuz.

Kurtsoaren ezaugarriak

  • Iraupena: Urritik ekainera
  • Aurkezpen saioa irailaren 26an, 12:30ean. 
  • Lan saioak: Saio bakoitzak 3 orduko iraupena izango du 
  • Koordinazioa: Jon Maya 
  • Irakasleak: Maider Oiartzabal eta Jon Maya 
  • Taldea: 10-12  ikasleko taldea osatuko da. (Izen ematea handia bada, ikasleen aukeraketa bat egingo da) 
  • Lekua: Errenteriako Musika eta Dantza Eskola (dantza gelan)

 
Kurtsoan parte hartzeko baldintzak

  • Adina: 17 eta 21 urte artean izatea
  • Ikasketak: Dantza eskola edo danza talde batean jardutea 
  • Izen ematea: Irailaren 18an baino lehen, info@kukai.info helbidean.  
  • Adierazi beharreko datuak: Izen-abizenak, adina, bizilekua, kontaktua eta dantzan egindako ikasketak

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.