Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Zuberoako Maskaraden 2010eko egutegia
Urtarrilaren 10ean abiatuko dira Maskaradak Zuberoan. Aurten Larrainek antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak eta ohitura denez Larrainen bertan izango dira lehen eta azken saioak. Lasartikok helarazi dizkigu maskaraden datak eta horra egutegia:
Kukai-Tanttaka-ren 'Hnuy Illa' ETB3-n eskainiko da urte zahar gauean
Kukai eta Tanttaka konpainiek urtarrilaren 27an eta 28an Victoria Eugenia antzokian egindako emanaldiekin grabazio berezia egin zuten, eta bihar, abenduak 31, gaueko 23.00etan ETB3-k eskainiko du emanaldia.
Dantzaren bitakora 2009
Jon Ugarrizaren "udazken koloretan" lanaren estreinaldiarekin hasi eta Bilbon egin berri den "Bilbao dantzari gazteen dantza sariketarekin" bukatu. Iratxe de Arantzibiak 2009. urteak dantzaren alorrean utzitakoari errepasoa ematen dio laburpen honetan.
Mar Hernández murtziarrak irabazi du Dantzari gazteendako IV. Bilbao saria
Aurreko larunbatean (abenduak 19) egin zuten Bilboko Euskalduna jauregian "Dantzari gazteendako IV. Bilbao sariketa". 16 dantzari gaztetxok hartu zuten parte bertan eta epaileen uztez, Mar Hernández murtziarra izan zen lan onena egin zuen dantzaria. Carolina Bouyich y Marta Navarrete madrildarrak izan ziren bigarren eta hirugarren urrenez-urren.
Gure dantza gaitasunarekin konforme
Diskoteka batean dantzan hasiz gero ez dugu lotsarako motiborik izaten. Oro har, ondo ikusten dugu gure burua dantzan, gustora gaude gure buruarekin dantzan ari garela. Inguruan ditugun dantzariekin konparatuta, batazbestekoa baino dantzari hobetzat dugu gure burua. Peter Lovatt dantza ikertzaileak egindako azterketa baten ondorioak dira.
Izurtza: dantzariak eta agintariak argazki zahar batean
Astola aldizkarian ikusi dugu honako argazki hau. Izurtzan, XX. mende hasieran ateratako argazkia da. Dantzari talde bat herriko agintariekin ageri dira. Dantzariak trajez ageri dira, fraka, txaleko eta txaketa dotoreekin, txapela buruan, makilak eskuan eta txintxarriak belaun azpian.
Euskaldunak eta Dantza 4. Jaialdia ETB-3n eskainiko da gaur
Eguberri hauetan dantzak garrantzi berezia izango du ETB-3n, ABBEk antolatutako "Euskaldunak eta Dantza" 4. jaialdia eta "Igor Yebraren Jaialdia" emango baititu kate berak. Gaur, ostirala, abenduak 18, gaueko 23:00etan, ETB-3k "Euskaldunak eta Dantza" 4. jaialdia eskainiko du eta datorren abenduaren 25ean, gabon egunean, gaueko 23.00etan, "Igor Yebraren Jaialdia" eskainiko du.
Santo Tomas bezperako erromeria Donostian
Santo Tomaseko bezperako erromeria izango da Donostiako Konstituzio plazan igande honetan arratsaldeko 19.00etan Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Udal txistularien bandak antolatuta. Erromerian Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz gidari lanetan arituko dira dantzak erakusten. Bestalde, hainbat urteurren gogoratzeaz gain, Larrain dantzarekin eta Santo Tomaseko bertsoekin emango zaio amaiera erromeriari.
Debako San Roke dantzaren DVDa aurkeztuko da larunbatean
Abuztuaren 16an, San Roke egunean izaten da Debako San Roke dantzaren egun nagusia. Gure-Kai dantza taldeak eutsi dio ezpata-dantza horren sugarrari azken hamarkadetan. Bultzada handiago bat emateko Debako San Roke dantzaren kofradia sortu dute eta San Roke dantzari buruzko DVD bat prestatu dute. Larunbatean azken mende erdian San Roke dantza egin duten hainbat dantzari bilduko dira Debako ezpata-dantza berezi hori berriz dantzatzeko.
Dantzari gazteendako IV. Bilbao saria
Heldu den abenduaren 19an, Euskalduna jauregiko A-1 aretoan eginen dute dantzari gazteendako IV. Bilbao sariketa. Bilbao Ballet Elkarteak antolatzen du sariketa hau eta 16 dantzarik hartuko dute parte disziplina ezberdinetan. Irabazleak diru sariaz gain, "Euskaldunak eta dantza" emanaldian parte hartzeko eskubidea irabaziko du.
Dokumentuaren akzioak