Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaren bitakora 2009

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren bitakora 2009

2009/12/29 16:09

2009ko urtarrilak 31. Jon Ugarriza koreografoaren “Udazken koloretan” (Benito Lertxundi-ren musika) eta “Txoria txori” (Mikel Laboa-ren musika),  lanen estreinaldia, Bilboko Euskalduna jauregian banatzen diren XX. Sabino Arana sarien ekitaldiaren baitan.

 Igor Yebra Euskalduna jauregiaren X. Urteurrenean

2009ko otsailak 21. Bilboko Euskalduna jauregiaren X. urteurreneko emanaldia. Igor Yebraren dantzaldia.

 



2009ko apirilak 28. Bolshoi balet-eko Ekaterina Maximova dantzariaren heriotza (1939-2009).

VII. dantzaren sariak


2009ko maiatzak 2. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen VII. Dantzaren Sarien banaketa Donostiako Principa antzokian: Itziar Mendizabal (Errebelazioaren saria), Lucia Lakarra (Ibilbide artistikoaren saria), Gene Yurre, hilondoko saria (dantza dedikazioaren saria).

 

2009ko maiatzak 11. Alicia Amatriain-en debuta Madril-en, Erret Antzokian. "Romeo eta Julieta" lanaren protagonistarena egiten du, Stuttgart-eko baletaren -bere konpainiaren- laguntzaz.

Dantzaren basoa

2009ko maiatzak 27. "Dantzaren basoa" Logroñoko dantzaren etxeko proiektuaren aurkezpena eta lehen zuhaitz landaketa. Zuhaitz landatze lanetan aritutakoen artean, Laura Hormigón eta Óscar Torrado.

 

 

2009ko ekainak 4. Benois de la Danse sariak: Joaquín de Luz (Interpretazioa) eta José Martín (Koreografia).

2009ko ekainak 6. Juan Carlos Santamaria koreografo donostiarraren "Polvo" (Hautsa) lan berriaren estreinua, Madrilgo Fernán Gómez antzokian.

Euskaldunak eta dantza IV. edizioa2009ko ekainak 10. "Euskaldunak eta dantza" emanaldiaren 4. edizioa, Bilbao Ballet Elkarteak  (ABBEk) antolatuta Bilboko Euskalduna Jauregian. Perta-hartzaileak: Itziar Mendizabal - Jean Sebastién Colau (Leipzig-ko Baleta), Mikel Jauregi - Giulia Tonelli (Flandriako Erret Baleta), Santamaria dantza konpainia, Aukeran eta Yasmina Sancayo - Aaron Sanz (1. eta 2. postuak Dantzari Gazteendako III. Bilbao sarietan).

Juan Carlos Santamaria eta Javier Baron

2009ko ekainak 23. 2008 Espainiako Sarien banaketa Asturiasko printzeen eskutik, Teruelgo San Pedroren elizan. Sarituen artean Juan Carlos Santamaría (Sorkuntza Koreografikoa) eta Javier Barón (Interpretzioa).

 

2009ko ekainak 30. Pina Bausch koreografoaren heriotza (1941-2009)

2009ko uztailak 4. Edu Muruamendiaraz-ek zuzendutako Aukeran Konpainiaren "Gernika" lanaren estreinaldia, DFeria jaialdiaren baitan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. 

2009ko uztailak 15-19. Lehenbiziko aldiz Unescoren Dantzaren Nazioarteko Kongresu bat egiten dute Espainian. Malagako Cervantes antzokian egin zuten Dantzaren Ikerketarako XXIII. Mundu mailako Kongresua.

2009ko uztailak 26. Merce Cunningham sortzaile estatubatuarraren heriotza (1919-2009).

 Angel Corella eta Ion Agirretxe

2009ko abuztuak 20. Musika Hamabostaldiak Corella Gaztela Leongo Balleta aurkezten du, “La Bayadera”. ikuskizunarekin. Balletaren buru, Ángel Corella. Dantzarien artean, Ion Agirretxe donostiarra.

 

2009ko abuztuak 26. Verdini Dantza Taldearen arrakasta, Zarautzen, kalean egindako "Argira" lanaren emanaldian.

2009ko irailak 9. Unescok Tangoa Gizateriaren Materiagabeko Kultura Ondare izendatzen du.

2009ko irailak 15. Jose de Udaeta dantzari, koreografo eta kaskaineta jotzailearen heriotza (1919-2009).

Igor Yebra

 

2009ko urriak 10. ABBEk "Igor Yebra" emanaldia aurkezten du. Yebrak hiru lanetan egiten du protagonista rena, tartean, “Carmen’s dream” piezaren estreinaldian. erabateko arrakasta.

 

2009ko urriak 15. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Alicia Amatriain-en hautagaitza aurkezten du Espainiako Kulturaren Sarietarako, interpretazioaren alorrean. 50 babes jasotzen ditu hautagaitzak, tartean sari hori bera duten Víctor Ullaterena (1989), José Martínez-ena (1999), Ángel Corella-rena (2002), Lucia Lacarra-rena (2005), Ananda Dansa-rena (2006) y dantzari ospetsuena ere bai: Igor Yebra, Asier Uriagereka eta Itziar Mendizabal. Honako honetan ez zuen saririk eskuratu. Lola Greco (Interpretazioa) eta Mal Pelo konpainia (Sorkuntza Koreografikoa) izan ziren sarituak.

Dantzaren foroa Tenerifen


2009ko azaroak 2-4. Espainiako 2. Dantzaren Foroak, Dantzaren Plan Orokorra (2010-2014), ontzat ematen du, Tenerifeko Auditorium-ean.

 

 

Alicia Amatriain Vistoria Eugenian

2009ko azaroak 15. Lehenbiziko aldiz, profesional gisa, Alicia Amatriain-ek Donostiako Victoria Eugenia antzokian egiten du dantzan. "Giselle" dantzatzen du,  Iván Gil-Ortega eta Moscu-ko Baletaren laguntzaz.


2009ko azaroak 16. Juanjo Linares maisuaren heriotza (1933-2009).

2009ko abenduak 2. Malandain-Biarritz Balleta-ren “Magifique” lanaren estreinaldia Donostiko Victoria Eugenia antzokian. Thierry Malandain-en koreografia "Loti Ederrean", "Intxaur Hauskailuan" eta "Zisneen Lakuan" oinarritutakoa.

2009ko abenduak 4. Argia Dantzari Taldeak eta Juan Antonio Urbeltz-ek “Axuri beltza”,-ren 40. urteurrena ospatzen dute, estreinatu zen toki berean: Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Dantzari gazteendako Bilbao sariak 2009

2009ko abenduak 19. ABBEk Dantzari Gazteendako Bilbao sariketa antolatu du Bilboko Euskalduna jauregian. Irabazleak: Mar Hernández (1. saria), Carolina Bouyich (2. saria), Marta Navarrete (3. saria), Jon Amantegui eta Maider González (Epaimahaiaren  aipamen berezia).

 

 

Horiek dira 365 egunetan barrena gertatu diren dantza albisteetako batzuk, bitakora pertsonal moduan jasota. Protagonistak nagusiki euskal eta espainiar dantzari batzuk dira, atzerrian arrakastaz dihardutenak. Horiek guztiak komunikabideetan jaso dituzte. Albiste on eta dantzaz betetako urte berria izan dezagula.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.