Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mar Hernández murtziarrak irabazi du Dantzari gazteendako IV. Bilbao saria

Dokumentuaren akzioak

Mar Hernández murtziarrak irabazi du Dantzari gazteendako IV. Bilbao saria

2009/12/23 14:42

Mar Hernandez dantzari murtziarrak (16 urte, Murtziako Dantza Kontserbatorio Profesioanala)  irabazi zuen aurreko larunbatean (abenduak 19) Bilbao Balet Elkarteak antolatutako "Dantzari gazteendako IV. Bilbao sariketa". 1.000 euroko sariaz gain, "Euskaldunak eta dantza" emanaldian parte hartzeko eskubidea irabazi zuen horrela. "On Quixote" piezaren bariazio bat interpretatu zuen Hernandezek eta horrekin irabazi zuen lehen saria.

Bigarren saria Carolina Bouyich madrildarrak jaso zuen (14 urte, Carmen Amaya Dantza Kontserbatorio Profesionala). Hartara, 600 euroko saria eskuratu zuen Bolera eskolaren "Pincelada" izeneko piezaren bere interpretazioarengatik.

Hirugarren saria Marta Navarrete madrildarrarendako izan zen (16 urte, Carmen Amaya Dantza Kontserbatorio Profesionala). 300 euroko diru-saria irabazi zuen "La Bayadera"ren bere interpretazioagatik.

Epaileek aipamen berezia egin zieten, halaber, Jon Amantegi eta Maider Gonzalez-i (15 eta 14 urte, Durangoko L'Atelier Dantza Eskola), Jirí Kylián-en "Bella Figura" koreografiaren adaptazioaren interpretazioagatik.

16 parte-hartzaile izan ziren guztira Euskaldunako A-1 aretoko agertoki gainean, Biarritz, Madril, Bartzelona, Murtzia, Valenzia, Kantabria, Iruñea eta Bizkaiko dantzariak. Dantza klasikoko, neoklasikoko, garaikideko eta espainiar dantzako piezak eskaini zituzten.

 

Dokumentuaren akzioak

Kaitxu !!
2009/12/24 02:36

Txapelketa ona benetan. Jon eta Maider ikarakagarriak egon ziren eta oso trebeak kylián-en adaptazioarekin. Zorionak ABBE !! eta eskerrik asko zeuen lanagatik.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.