Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Auritz eta Aezkoako dantzak Andra Mariren webgunean

dantzan.com 2010/04/09 15:39

Urtetan zehar egindako ikerketa lanak haien webgunean argitaratzeari ekin dio Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Bizkaiko Erromeriari buruzko bideoak erakutsi zizkiguten duela gutxi eta aste honetan Auritz eta Aezkoako dantzen inguruan XX. mendeko 70. hamarkadan egindako landa lanen ondorioak argitaratu dituzte.

Gehiago irakurri

Putxerriko satorrak: Haur eta helduentzat antzerki-dantza ikuskizuna

Putxerriko satorrak: Haur eta helduentzat antzerki-dantza ikuskizuna

Azkain 2010/04/09 12:22

Azkaingo ikastolako 15 gurasok sortu eta Joxelu Berasategiren zuzendaritzapean osatu duten ikusgarria da. Maiatzaren 17an Azkainen estreinatu zen antzezlana, oso harrera beroa izan zuen, aretoa bete jende 500 lagun bildu baitziren. Harrez gero Beran, Kanbon, Urruñan, Garazin, Lazkaon, Donostian emana izan da. Apirilaren 18an BILBOko KAFE ANTZOKIAN eskainiko dute.

Gehiago irakurri

Dantza Eskola Nazionala sortzeko asmoa izan zenekoa

Dantza Eskola Nazionala sortzeko asmoa izan zenekoa

Dantzan 2010/04/09 12:15

Imanol Olaizola elkarrizketatu dute Euskonews aldizkarian. Olaizola, kimikaria eta musikologoa da, eta besteak beste Euskadiko Orkestraren sorreran parte hartu zuen. Bultzatu nahi zuen azpiegituraren bat lortu gabe geratu ote den galdetu dio Jose Mari Velez de Mendizabal-ek eta horra erantzuna: "Bai, Dantza Eskola Naizonala".

Gehiago irakurri

Cakewalka ragtimearen garaian: dantza jazzaren hastapenetan

Cakewalka ragtimearen garaian: dantza jazzaren hastapenetan

Oier Araolaza 2010/04/08 11:50 2

Cakewalk-a jazzaren hastapen garaietako dantza da. XIX. mendearen erdialdean abiatu zen Ameriketako hegoaldean, esklabu beltzen kontzentrazio handiak zeuden lurraldeetan. Bere unerik gorenena XIX. Eta XX. mendeen arteko trantsizioan izango du. Hain zuzen ere, Jazz-aren sorreran garrantzitsua izan zen ragtime musika motarekin lotuta agertuko da cakewalk-a. Azken batean cakewalka dantza da eta ragtimea musika, eta ragtimearen doinura dantzatu ziren hainbat cakewalk bi mendeen arteko trantsizio garaietan.

Gehiago irakurri 2

Folklore Azoka bosgarrenez ospatuko da Portugaleten

Folklore Azoka bosgarrenez ospatuko da Portugaleten

Dantzan 2010/04/06 17:34

Elai-Alai Fundazioak antolatuta, datorren maiatzaren 8an eta 9an ospatuko da Portugaleten V. Folklore Azoka. Musika, dantza, artisauak, tallerrak eta beste hainbat ekitaldi bilduko ditu azokak.

Gehiago irakurri

Dantzaren hilabetea 2010 Gipuzkoan

Dantzaren hilabetea 2010 Gipuzkoan

Iratxe de Arantzibia - Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea 2010/04/06 16:12

Apirilaren 29a, Jean-Georges Noverre (1727-1810) dantza modernoaren aintzindaritzat jotzen den koreografoa jaio zen eguna, hautatu zuen UNESCOk, 1982an, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Erakunde horrek dantza era guztiak babesten ditu ofizialki munduko herrialde guztietan, Dantzaren Nazioarteko Kontseiluaren bitartez. 1996tik hasita, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak, Donostia Kulturarekin lankidetzan, zenbait jarduera antolatu izan ditu jai hori ospatzeko, eta, beraz, aurtengoa hamalaugarren aldia da jarduera-programa bat eratu dena, lanbide horri omen egiteko.

Gehiago irakurri

Libertimendua Kanalduden: bolantak, bertsoak eta zirtzilen jokoak

Libertimendua Kanalduden: bolantak, bertsoak eta zirtzilen jokoak

Dantzan 2010/04/06 14:56

Donibane Garazi eta Donapaleuko Libertimenduen inguruko erreportajea prestatu du Kanaldudek. Antton Luku eta Mattin Irigoien elkarrizketatu ditu Iban Lamarquek eta 2010eko bi emanaldietako irudiekin osatu dute saioa. Iñaki Etxelekuk eman digu Kanaldudek argitaratu dituen bideo hauen berri.

Gehiago irakurri

Mixel Elizanburu, dantza-jauziak eta dantza-khorda

Mixel Elizanburu, dantza-jauziak eta dantza-khorda

Dantzan 2010/03/31 13:16

Heletan, Nafarroa Beherean jaio zen Mixel Elizanburu 1826an. Lasalletarren ordenean sartu zen eta elizgizon ibilbidea egin zuen, Hazparneko ikastegiko zuzendari izatera iritsiz. "Lehenagoko Eskualdunak zer ziren" liburua idatzi zuen bere gaztetako oroitzapenak eta orduko euskaldunen kontuak bilduz. Liburu horretan dantza-jauzi eta dantza-khordari buruz egiten dituen aipamen batzuk jaso ditugu hona.

Gehiago irakurri

Bularrean biloa izan arren tutua janzten duten dantzariak

Bularrean biloa izan arren tutua janzten duten dantzariak

Dantzan 2010/03/31 11:36

Les Ballets Trockadero de Monte Carlo Bilbon izango dira apirilaren 16tik 18ra. Nazioarteko dantza konpainia bitxienetako bat da hau. Gizonezkoz osatuta dago erabat, eta emakumeen ballet klasikoan egiten dituzte dantzak egiten dituzte, punta, tutu eta guzti. Besteak beste Beltxargen lakuaren bigarren aktua eskainiko dute Arriaga antzokian.

Gehiago irakurri

Plegoaren III. Jaialdia ospatuko dute Ablitas-en

Plegoaren III. Jaialdia ospatuko dute Ablitas-en

Dantzan 2010/03/31 10:55

Datorren apirilaren 16, 17 eta 18an ospatuko dute Ablitas-en Plegoaren dantzaren inguruan antolatutako jaialdiaren hirugarren edizioa. Aurten Badajoz-eko talde bat izango dute gonbidatu eta herriko erraldoien konpartsak plegoaren dantza egingo du estreinekoz.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak