Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Putxerriko satorrak: Haur eta helduentzat antzerki-dantza ikuskizuna

Dokumentuaren akzioak

Putxerriko satorrak: Haur eta helduentzat antzerki-dantza ikuskizuna

2010/04/09 12:22
Putxerriko satorrak: Haur eta helduentzat antzerki-dantza ikuskizuna

Donostiako emanaldiko azken irudia

Ikuskizuna denentzat egokia da bai adinari, nahiz hizkuntzari dagokionez, keinu, dantza eta mugimenduetan oinarritua baita. Musika Jesus Aured akordeoilariak sortu du eta zuzenean parte hartzen du emanaldietan. Ikastolako guraso den Pantxika Solorzanok sortutako “satorrak” kanta ere ikuskizuneko parte da.

Jatorrira joanez, ikastolan 2008-2009 ikasturte hasieran haurrek Joxelu Berasategirekin antzerki lan bat osatu zuten, gurasoei ere deia egin zitzaien. Taldetxo bat elkartu eta oso ikuskizun polita eskaini zuten. Proiektua maitatu eta indar berriturik proiektu handiago batean sartu ziren. PUTXERRIKO SATORRAK bilakatu dena.

15 guraso dira, tartean ikastolako 3 andereñoak, antzerkian aritu gabeak, beraz antzerki esperientzi berri honen abenturan sartzeko ausardia izan dutenak. Lehen segundutik azkeneraino, ikuskizunak irauten duen 45 minututan bakoitzaren eta denen arteko sorkuntza lana da, keinu, dantza eta gorputz espresioa oinarri.

Izenburuari dagokionez, Putxerri Aralargo kasko bat izateaz gain, Azkaingo borda ezagun bat ere bada eta handik hartutakoa da “Putxerriko borda”tik alegia. Hango nahiz nonahiko satorren bizia agertzean gure edonoren egunerokoa islatzen du modu goxo eta hunkigarrian.

Hasiera batean haurrentzako ikuskizuna sortzea uste bazuten ere proiektuak aurrera egin ahala, nork nahik barnetik sentitzeko moduko ikuskizuna osatzen ari zirela ohartu ziren, adin eta hizkuntza mugarik gabe.

Gainera “artistak” hauek ez dira antzezle lanetara mugatu. Proiektua haratago eraman nahi izan dute eta Integrazio Batzordearen alde aritzea erabaki dute. Beraz ahalik eta “sos” gehien biltzeko asmoz, gastuak ordaintzeko eta emanaldiak antolatzeko jasotako lagunen eta erakundeen laguntza oso eskertzekoa izan da. Sarreretan bildu ohi den dirua Integrazio batzordearentzat izaten da.

Integrazio batzordea: 

Ikasle elbarrituak ikastolan integratzeko proiektua garatzen du Seaska barneko batzorde honek. Hezitzaile edo Irakasle Berezitu postuak Seaskaren gain gelditzen dira, Hezkunde nazionalak ez baitu banakako integrazioentzat horrelakorik proposatzen. Diruz zama handia hartzen du bere gain Seaskak. Eta Ikastola bakoitzak, ahal duen heinean, bere ekarpena egin ohi dio urtero-urtero Seaskari. Beraz gisa honetako proiektuak garrantzi handikoak dira finantziazio iturriak lortzeko.

 

Informazio gehiagorako: Berriako maiatzaren 14ko Gurasoak izarren pare Nora Arbelbideren artikuloa (pdf)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.