Dokumentuaren akzioak
Auritz eta Aezkoako dantzak Andra Mariren webgunean
XX. mendeko 70. hamarkadan, Juan Antonio Urbeltz-ekin izandako hartu-emanetatik abiatuta, Auritz eta Aezkoan esistitu ziren baina galduta zeuden dantzak berreskuratzeari ekin zion Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak.
Aita Donostiaren Cancionero popular vasco liburuan agertzen ziren Orbaizetako Ezkila-fraileari eta Auritzeko ingurutxoari buruzko zenbait ohar eta doinuen partiturak. Urtetan sartuta zeuden auriztar eta aetz batzuk ere gogoan zituzten gaztaroan ikusitako dantzak. Hari horiei tiraka hasi zuten Andra Marikoek dantza horien berreskuratze lana.
Aezkoa aldera egindako bidaietan, bertako herritarrekin mintzatu eta dantza hauei buruzko xehetasunak biltzen joan ziren: urratsak, jotak nola egin behar ziren, plazan zer nolako egitura hartzen zuen ingurutxoak... Orbaizetako Goikoa baserriko Almirantearena abizeneko gizonak eta bere emazteak ere joko-dantza bat erakutsi zien Andra-Marikoei: Orbaizetako dantza-jokoa.
Pilatutako material guztiarekin eta Nafarroako beste dantza batzuetan oinarrituz, berreskuratu zituen Andra Marik Auritzeko ingurutxoa eta Orbaitzetako Ezkila-fraile eta dantza-jokoa.
1977ko ekainaren 26an plazaratu zituzten lehendabiziko aldiz dantza hauek, Sestaon goizean eta Tolosan arratsaldean. 1980. urtean erakutsi zituzten Aezkoa inguruko dantza hauek Aezkoan bertan, Garraldan hain zuzen.
Honen guztiaren inguruko informazio zehatzagoa topa dezakegu Andra Mari dantza taldearen webgunean bertan.
Orbaizetako dantza-jokoa eta Ezkila-fraile
Dokumentuaren akzioak