Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzariei zuzendutako emanaldi berezia egingo du Maritzulik Luhuson
Datorren ekainaren 12an, Maritzuli konpainiak Iparraldeko Dantzarien Biltzarrarekin elkarlanean, Aurrez aurre ikuskizunaren emanaldi berezia egingo du. Dantza taldeetako dantzariak gonbidatu nahi ditu emanaldi horretara, ikuskizun hutsa baino gehiago, ekitaldi didaktikoa izan dadin.
Zergatik ezin den galdu Euskaldunak eta dantza 5. Gala
Datorren larunbatean, maiatzaren 29an, 20:00etan, Euskalduna Jauregiko auditorioan, ospatuko da Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak antolatuta, Euskaldunak eta dantzak 5. Gala. Hona hemen nazioarteko jaialdi honen inguruko bitxikeria gida.
Bizkaiko Dantzarien Biltzarra eta Bizkaiko Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmena
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu du, erakunde horrek 2010. urtean egingo dituen jardueren zati bat finantzatzeko. Horren arabera, Aldundiak BDBrik 70.000 euroko diru-laguntza emango dio.
Dantza eskaintza dFeria 2010 antzerki eta dantza ferian
Malandain Ballet Biarritz, Fingersix, Organik, Elirale, Ertza eta Kukai dira aurten Donostiako antzerki eta dantza ferian ikusi ahal izango dira dantza konpainiak. Ekainaren 22tik 24a ospatuko da dFeria Donostian.
Genevako Company 7273-ren "Romance-s" La Fundicion-en
Beren sortze-lan berrirako, ROMANCE-S, Laurence Yadi eta Nicolas Cantillon nor bere barrura eta isiltasunera bildu dira. Berrogeita bost minutu bestearen inguruan jira-biraka, besteari helduz, gorputz amodiotsu bakar bat osatuz.
Conceptango dantza ikuskizuna Victoria Eugenia Antzokian maiatzaren 29an
Agata elkarteak antolatzen duen Donostiako IX. Tango Jaialdiaren baitan, maiatzaren 29an, Conceptango ikuskizuna eskainiko da Donostiako Victoria Eugenia antzokian, 19:30ean. Tangoaren inguruan antolatutako musika eta dantza ikuskizuna da Conceptango. Argentinako Leo eta Eugeniaren Konpainiak eskainiko du.
Dantzazale eguna eta Urraska liburu-CDaren aurkezpena
2010eko ekainaren 12an, Durangon, Landakon eta Plateruena Kafe Antzokian, Dantzazale Eguna 2010 ospatuko dugu bazkari-erromeriarekin, eta aurten gainera, gure lan berria ere aurkeztuko dugu bertan: “Urraska. Dantza jauziak Sagasetaren bidetik – A New Recording of the Basque Jauziak Dances Collected by Sagaseta”. Aiko Taldeak egin eta Nevada-Renoko (AEB) Eusko Ikaskuntzen Zentroak (Center for Basque Studies) argitaratu duen lan honek hainbat osagai ditu, hots, liburua + Cd bikoitza + DVDa + dantza-pausuen urrastegia.
Leyre Castresanak ere dantzatuko du Euskaldunak eta dantza 5. jaialdian
Euskaldunak eta dantza 5. gala ospatzeko hamar egun baino ez direnean falta, Asociación Bilbao Ballet Elkartea (ABBE) iragartzen du Leyre Castresana bilbotarrak parte hartuko duela jaialdian Dorian Acosta dantzari kanariarrak lagunduta. Jon Ugarrizaren "Irheki" lana eskainiko dute.
Ahora puedes leer dantzan.com en Español
A partir de ahora podrás seguir todas las noticias sobre el mundo de la danza en el País Vasco en Español. Et si vous le préférez, vous pouvez lire toutes les nouvelles sur la danse dans le Pays Basque en Français. From now on, you can follow all the news about dance in the Basque Country in English.
Jesus Eloseguiren bildumaren dantza argazkiak laster sarean
Aranzadi Zientzia Elkarteak eta GureGipuzkoa.netek Jesus Eloseguiren funtseko 16.000 argazkitik gora jarriko ditu denon eskura datozen egunotan. Jesus Elosegui Aranzadiren sortzaileetako bat izan zen eta besteak beste Eresoinkako eta dantzarekin lotutako hainbat argazki daude bilduman.
Dokumentuaren akzioak