Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Genevako Company 7273-ren "Romance-s" La Fundicion-en

Dokumentuaren akzioak

Genevako Company 7273-ren "Romance-s" La Fundicion-en

2010/05/24 12:56
Beren sortze-lan berrirako, ROMANCE-S, Laurence Yadi eta Nicolas Cantillon nor bere barrura eta isiltasunera bildu dira. Berrogeita bost minutu bestearen inguruan jira-biraka, besteari helduz, gorputz amodiotsu bakar bat osatuz. Zergatik gertatzen da dantza-antzezpen hau hain potentzia handikoa bere sinpletasunean? Beren sekretua espazio bat bilakatu dutelako, non ikusle izanik egotea plazer bat den. Euren buruez mintzo zaizkigulako –berdin da guk haiek ezagutzea edo ez– eta elkarrekin jarraitzeak ematen dien plazeraz.


Euren imintzio edo keinu bakoitza aldi berean asmakizun bat eta atzera begirada bat delako: Lancelot eta Ginebra, Jean-Paul Belmondo eta Jean Seberg "A bout de souffle"-n, Joaquin Phoenix eta Gwyneth Paltrow "Two lovers" argitaratu berrian. Zaldunen amodio adeitsua, Jean Luc Godardengan azaleratzen den erromantizismoa, heldu batzuengan nerabezarotik gelditzen den aparrezko ohantzea... Erreferentzia horiek hala dantza-lanaren sorreran dagoen berrikuspenekoak nola bertatik ateratzen den lekukotasunekoak dira.

Beren aldetik, Laurence Yadi eta Nicolas Cantillon ez dira ezein kondairaz baliatzen; horrelako ihesbideak behar izateko baino talentu handiagoa dute. Hazi egiten dira, baobab baten sustraiak bezala nahasi eta indartsu korapilatzen dira, eta askatu egiten dira besarkada tiranikoa denean. Alexandre Demidoff

 

Maiatzak 29 – 30 20:00eta, La Fundición (Bilbo)

Company 7273 / Geneva

"Romanac-s"

Laurence Yadi – Nicolas Cantillon

 

Kontzeptua, koreografia eta dantza-antzezpena: Laurence Yadi eta Nicolas Cantillon
Argien diseinua: Patrick Riou
Argiztapenean laguntzailea: Ian Durrer
Jantziak: Olga Kondrachina
Lankidetza artistikoa: Graziella Jouan, Karelle Menine
Administrazioa eta birak: Martin Beyer

Company 7273 honakoen lankidetza eta finantza-laguntzarekin mantentzen da: Pro Helvetia, la Ville de Genève, l’Etat de Genève, Corodis, Migros pour-cent culturel.
 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.