Dokumentuaren akzioak
Zergatik ezin den galdu Euskaldunak eta dantza 5. Gala
Iratxe de Arantzibia - ABBE
2010/05/26 11:54
- Lucia Lakarra, Munich-eko Operako baleteko dantzari nagusia, lehen aldiz izango da Euskalduna Jauregian dantzan. Hiru "pas de deux" dantzatuko ditu, eta horien artean, "La Bayadere" lehen aldiz eskainiko du euskal eszenatokietan. Dantzan ari diren dantzarien artean sari gehien dituena da Lakarra, besteak beste Benois de la Danse (dantza alorrean Oscar-en parekoa) du bere eskutan. Bilbon azken aldiz 2007an dantzatu zuen Lakarrak, Arriaga Antzokian.
- Oihane Herrero (Zurich-eko Baleta) eta Elvis Val (Hannover-eko Operako Baleta) bakarlari bizkaitarrek ez dute inoiz etxean dantzatu. Hauxe izango dute estreinaldia bere herritarren aurrean.
- Kasualitatez Leyre Castresana dantzari bilbotarra (Ballet de Víctor Ullate-Comunidad de Madrid) eta Jon Ugarriza sortzail bilbotarra, biak ere Victor Ullateren konpainiako dantzariak izan dira, garai desberdinetan. Lucia Lakarra ere konpainia horretan formatu eta aritu zen. Baina, ez zuten batek ere ez elkar topo egin bertan.
- Gala irekitzeko ohorea Verdini Dantza Taldea konpainia gipuzkoarrak izango du. Dantzaren bidez, gutxitasun intelektuala dutenen integrazioaren alde egiten du lan talde honek. Ohiko agurraren ordez, Verdinik "Argira" bere lanaren egokitzapen bat egin du, eta horri Arkaitz Pascuas dantzariaren ekarpenak gehituko zaizkio. Irekiera desberdina izango da, sinbolismoz eta sorpresaz betea.
- Natalia Garate eta Isidro Zapaterok dantza latinoak ekarriko dituzte galara, eta bigarren aldia izango da jaialdi honetan parte hartzen dutena, 2006an ospatutako Euskaldunak eta dantza 1. galan parte hartu baitzuten.
- Etorkizuneko dantzarien aldeko apostuan aurten bi dantzari murtziar izango dira: Mar Hernández (Bilbo Hiria dantzari gazteen IV. sariaren irabazlea) eta Angel Juarez (Bilbo Hiria dantzari gazteen IV. sariketan bigarren sailkatua). Hernandez-ek Yasmina Sancayo (III. Bilbo saria) madrildarraren, Aiara Iturrioz (II. saria) arabarraren eta Sara Echevarri (I. saria) bizkaitarraren testigua jasoko du.
- Euskaldunak eta Dantza jaialdiare zuzendaritza hirugarren aldiz Andoni Arestiren gain izango da. Lehen bi urteetan Igor Yebrak zuzendu zuen, eta Arestik 2008ko ekitaldian, 3. jaialdian heldu zion ardurari.
- Sortu zenetik bosgarren ekitaldirako datuak kontuan hartuta, Euskaldunak eta dantza galak nazioartean arrakastan izaten ari diren 60 euskal dantzarietatik 16 gonbidatu ditu, eta beraz, interpreteen %26,6 2006. urtean sortutako jaialdian izan dira dagoeneko.
Euskaldunak eta dantza 5. gala datorren larunbatean, maiatzaren 29an, 20:00etan, Euskalduna Jauregiko auditorioan, ospatuko da. Sarrerak: 20-48 euro.
Dokumentuaren akzioak