Dokumentuaren akzioak
Dantza eskaintza dFeria 2010 antzerki eta dantza ferian
Eusko Jaurlaritzaren Dantza Plataformako zenbait lan ere izango dira azokan dFefia dantzan izenburupean. Fingersixen La sonrisa ganadora, Organiken Maniatic@s, Eliraleren Otto haurrentzako ikuskizuna, Ertzaren Urrunetik ametsetan eta Kukairen SOK(2) aurkeztuko dira Donostian.
Malandain Ballet Biarritz-ek Magifique. Tchaikovski suites ikuskizuna eskainiko ditu Victoria Eugeniako antzokian. Ekainaren 22an, 20:30ean izango da. Marius Petipa eta Piotr llitx Txaikovski konpositorearen arteko elkarlanetik sorturtako balet handiak, Intxaur-hauskailua, Loti ederra eta Beltxargen aintzira baletak oinarri hartuta sortu du Thierry Malandainek honako lan hau.
Marta Navaridas koreografoaren eskutik, Fingersix konpaniak La sonrisa ganadora aurkeztuko du. "Hiru finalista Miss Unibertsoko titulua lortzeko borrokan ari dira. Xedea lortzeko hainbat froga pasa beharko dituzte, zeinatan euren gaitasunak erakustea beharrezkoa izango den." Dantza garaikideko obra honetan, gorputzarekin ez ezik, antzerkia eta telebistaren gisako generoetako mintzairarekin ere esperimentzen da.Asier Zabaletaren zuzendaritzapean, Ertza konpaniak Urrunetik ametsetan eskainiko du. Bi zati dituen proiektua da, 8.570 km-ko distantziak banantzen dituen bi hiritatik datozen bi dantzariekin, bata Brasilgo Belo Horizontekoa eta bestea Donostiakoa. Kontzeptu bera, gai bera, bi ikuspuntutatik. Bi dantzarien
ametsak abiapuntu hartuz, oraindik elkar ezagutzen ez duten bi dantzarien intimitatean murgilduko da ikuslea.
Kukai konpaniak (SOK)2 ekarriko du dFeriara. Jon Mayak zuzenduta, eta Patxika Telleriarekin batera sortutako koreografiarekin, 7 dantzari eta 3 musikarirentzako pieza koreografikoa da. Soka bere zentzu fisikoan zein poetikoan aipatzen du. Jon Maya eta Pantxika Telleriak bide komun bat abiatu zuten 2009. urtean. Lehenengo emaitza SOKA kale ikuskizuna izan zen eta (Sok)2 ibilbidearen bigarren geldiunea da. Espazio berean elkar bizitzen dira dantza eta Iñaki Telleriak egindako proposamen musikal orijinala (arpa, kontrabaxua eta perkusioa).
Urte batetik sei urtera bitarteko umeei zuzendua ikuskizuna dakar Pantxika Telleriak zuzendutako Elirale konpainiak. Otto, bidaia bat da umeen egunerokotasunean barna. Nola ingurumena bihurtzen dugun miresgarri bestelako begirada eta hurbilketak proposatuz. Jose Cazaubon dantzaria, Joxelu Berasategi aktorea eta Joseba Irazoki musikariak osatzen dute taula gaineako lan-taldea.
Magifique. Tchaïkovski Suites
Malandain Ballet Biarritz
- Ekainak 22, 20:30
- Victoria Eugenia Antzokia
La sonrisa ganadora
Fingersix
- Ekainak 22, 18:30
- Gasteszena
Urrunetik ametsetan
Ertza
- Ekainak 24, 16:30
- Imanol Larzabal Aretoa
(Sok)2
Kukai
- Ekainak 24, 18:30
- Gasteszena
Otto
Elirale Konpainia
- Ekainak 24, 11:00 + 12:30
Victoria Eugenia club
Dokumentuaren akzioak