Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Horrela dantzatzen da jota
Neila, Errioxa. Concepcion Fernandez eta Guadalupe Fernandez -ek jota nola dantzatzen den erakusten dute etxeko atarian. Riojarchivo gunean aurki daitekeen altxorretako bat da.
Dantzaren arima eta mugimendua Gorka Bravoren objetibotik
"Soul & Movement" edo "Arima eta mugimendua" izenburupean, dantza garaikideko mugimenduak islatzen jarraitzen du Gorka Bravo argazkilariak. Oraingoan Asier Zabaleta dantzariarekin egin du lan Bravok eta sorta ederra prestatu du.
Dantzaz konpainiaren "Mintzo" berria
Ikuskizun berria aurkeztuko du Dantzaz konpainia gazteak: Mintzo. Larunbatean, ekaianaren 5ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da estreinaldia. Hilde Koch eta Jone San Martin eskarmentu handiko dantzari donostiarren koreografiekin batera, Sophie Antoine dantzari gaztearen ekarpena bilduko da Mintzon.
Hamar minutuko txalo zaparradarekin itxi zen Euskaldunak eta Dantza 5. Gala
Iratxe de Arantzibiak komunikabideoi idatzi digu Euskaldunak eta Dantza 5. jaialdiaren hedapenean eskainitako laguntza eskertuz, eta behin teloia jaitsita dantzariek egin zituzten zenbait argazki erakutsi. Horra Maite Oñaederrak egindako argazkiak.
Irlanda eta Turkia Lauarin nazioarteko folklore jaialdian
Donostiako Lauarin nazioarteko folklore jaialdiak Irlanda eta Turkiako taldeak izango ditu aurtengo ekitaldian. Ekainaren 24tik 27ra ospatuko da Donostialdean zenbait dantza talderen artean antolatzen den jaialdia.
Itsasoaren eguna ospatzeko Flash mob bat egingo da Biarritzen
Dagoeneko ikusi dituzue flash mob batzuk. Plaza, kale edo eraikin publiko batean zaude, eta bapatean, musika entzuten da eta jende talde handi bat dantzan hasten da. Horrelako flash mob bat egingo da datorren ekainaren 8an, Biarritzen, Itsasoaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Euskaldunak eta dantza 5. gala: egitaraua eta dantzariak
Euskaldunak eta dantza 5. gala datorren larunbatean, maiatzaren 29an, 20:00etan, Euskalduna Jauregiko auditorioan, ospatuko da. Hona hemen jaialdiko egitaraua eta parte hartuko duten dantzariei buruzko xehetasunak.
Lekuz leku: Bilbon dantzan jarriko duen jaialdia
Dantzatzen Duten Hiriak hiri paisaietan dantza txertatzen duten Jaialdien nazioarteko sare bat da. Programa horretan, Lezkuz Leku VI. Nazioarteko Dantza Jaialdia ekainaren 24, 25 eta 26an Abandoibarrako Ibilgunea ospatuko da. Horrekin batera, bideo programa ekainaren 28 eta 29an La Fundicion Aretoan.
Dantza-jauziak, 2010eko ezpalak
Aurtengo Ezpalak jaialdian dantza-jauziak izango ditugu ardatz, eta maiatzaren 29an Iruñean, eta 30ean Eibarren, talde eta dantzari bikainen eskutik dantza-jauzien eredu, estilo eta tradizio desberdinak ikusi eta ezagutzeko aukera izango dugu. Horretaz gain, dantzaldia ireki eta edonork parte hartu eta gozatu ahal izateko dantza-jauzien ekitaldiek osatuko dute gure jaialdia.
Hondarribia dantzan 4. jaialdia asteburu honetan
Kemen dantza taldeak IV. Hondarribia Dantzan jaialdia prestatu du aste honetarako. Dantza ikastaroak, hitzaldiak eta dantza-saioak izango dira aste osoan. Igandean Berriz, Bera, Cortes eta Lizarratik etorritako lau dantza talde izango dituzte Hondarribian.
Dokumentuaren akzioak