Dokumentuaren akzioak
Dantza-jauziak, 2010eko ezpalak
Dantza-jauziak egiteko modu desberdinak ekarriko ditu 2010eko ezpalak jaialdiak: Lapurdi eta Nafarroa Beherean dantza-jauziak egiteko izan diren eredu desberdinak ekarriko ditu Maritzuli konpainiak Aiko taldearen musikak lagunduta. Argia dantzari taldeak 60ko hamarkada bukaeran Zuberoan eta Nafarroan Beherean ikasitako dantza-jauzien tradizioa aurkeztuko du. Biarnoko musikari eta dantzari talde batek Ossau bailarako sauts edo jauziak eskainiko ditu. Luzaideko dantzariek, Nafarroa Garaia eta Behearen arteko mugan bolantek dantzatzen dituzten jauziak ekarriko dituzte . Baztandar dantzari talde batek baztango mutil-dantzak eskainiko ditu.
Taldeen emanaldia bukatuta dantzaldia ireki eta Aiko taldeak dantza-jauziak jotzen jarraituko du, nahi duten guztiek dantzatu eta gozatzen jarrai dezaten.
Ezpalak dantza-jauzien jaialdiaren egitaraua
Maiatzak 29, larunbata, Iruñea
17:30 Kalejira alde zaharreko karriketan barna
18:00 EZPALAK, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Burgoen plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:
- Duguna dantza taldea - Iruñea (Nafarroa)
- Baztandarrak – Baztan (Nafarroa)
- Osseau haraneko musika eta dantza – Osseau (Biarno)
- Luzaideko bolant-dantzariak – Luzaide (Nafarroa)
- Argia dantzari taldea – Donostia (Gipuzkoa)
- Maritzuli konpainia – Baiona (Lapurdi)
aurrerapena egingo du Aikok.
Maiatzak 30, igandea, Eibar
(Eibarko Euskal Jaiaren baitan)
12:30 EZPALAK, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Untzaga plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:
- Kezka dantza taldea - Eibar (Nafarroa)
- Baztandarrak – Baztan (Nafarroa)
- Osseau haraneko musika eta dantza – Osseau (Biarno)
- Argia dantzari taldea – Donostia (Gipuzkoa)
- Maritzuli konpainia – Baiona (Lapurdi)
aurrerapena egingo du Aikok.
17:00etan Erromeria Aiko taldearekin.Ezpalak jaialdiaren bloga
Dokumentuaren akzioak