Dokumentuaren akzioak
Albisteak
"Dantzaz Gozatu": Erromeri Dantzen Ikastaroa
Laguntasuna Kultur Elkarteak Erromeri dantzen ikastaroa antolatu du Barakaldon urriaren 4-tik urtarrilaren 17-ra.
Dantzaroa ospatuko da Durangon larunbatean
Durangaldeko dantzen agerraldia da Dantzaroa, eskualdeko dantzak ezagutzera eman eta dantzariak jai giroan elkartzeko helburuz antolatzen dena. Gerediaga elkarteak bigarren urtez antolatu du eta irailaren 25ean, larunbatean, ospatuko da Durangon.
San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza Iruñean
Iaz estreinatutako ezpata-dantza bigarren aldiz eskainiko da igandean, irailaren 26an, Iruñean. Duguna dantza taldeak San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza jarri zuen abian eta urtero urtero eskainiko du iraileko festan.
"Dantzazale" folklore eta dantza tradizionaleko monitoreen formakuntza proiektua
Laguntasuna Kultur Elkarteak dinamizatutako euskal dantza tradizionaleko monitoreen formakuntzarako "Dantzazale" proiektua, Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean martxan jarriko da datorren urriaren 23an.
Herrixa Dantzan Elgetan, denboraldi berria
Herrixa dantzan dantzaldia berriz jarriko da abian iraileko azken domekan. Eskualdeko eta inguruko dantzazaleen topaleku bihurtu da Elgetako hileko hitzordua. Bide horretan jarraitu nahi dugu.
Dantza tradizionalak lanabesekin: makil dantzak penintsulan
Eusko Ikaskuntzaren "Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore" aldizkariaren Erredakzio Batzordeak ikertzaileak gonbidatzen ditu artikuluak aurkeztera "Dantza tradizionalak lanabesekin: makil dantzak penintsulan" behin-behineko izenburua izango duen monografikorako.
Baztango ohiturak eta dantzak Haizegoaren blogean
Aipatu izan dugu lehen ere Pello San Millan-ek elikatzen duen Baztango Haizegoa bloga. Artikuluak gusto handiz, ondo dokumentatuta eta irudi ederrez dokumentatuta argitaratzen ditu. Baztango historia, etnografia, tradizioak eta dantzak ezagutzeko iturri oparoa da Baztango Haizegoa. Mutil-dantzen inguruan eta Maiatzeko Erreginen inguruan egin dituen artikuluak adibide.
Garaziko kaleak dantzan jarriko ditu T.Dantz jaialdiak
Datorren urriaren 2an eta 3an ospatuko da Donibane Garazin T.Dantz jaialdia. Dantza garaikidea, kale-dantza eta tradizionala Garaziko kaleetara eramango du jaialdiak. Leandre eta Claire, Group Berthe, Dantzaz, Dan6t, Duguna, Garaztarrak eta Erregotxopitak taldeek parte hartuko dute jaialdian.
Basaurik Euskal Herriko Dantza Agerketaren 38. edizioa burutuko du irailaren 17tik 19ra bitartean
Euskal Herriko Dantza Agerketan dantza-talde autoktonoek hartzen dute parte. Horrela deitzen zaie beren herrietako edota eskualdeetako dantzak gorde dituzten taldeei. Talde autoktonoek bertakoentzat esanguratsuak diren egunetan egiten dituzte dantzak (herriko jaiak, inauteriak, etab.). Horixe da, izan ere, haien ezaugarri nagusia. Beraz, hemen erakusten diren hainbat dantza jatorrizko lekuetan eta egun berezietan soilik ikus daitezke. Hala ere, jatorrizko herrietan dantza egiteari utzi baldin badiote, dantza horiek egiten dituzten taldeak ere gonbidatu izan dira inoiz edo behin Basaurira.
Ezintasunen bat dutenentzat tailerra antolatu du Dantza Hirian-ek
Dantza Hirian-ek ezintasunen bat dutenei begira dantza tailerra antolatu du. Dantzagunean burutuko da tailerra datorren irailaren 14an, 15ean eta 16an. Izaskun Lapazak, Aterpean 2010 programan ari den dantzariak eskainiko ditu tailerrak.
Dokumentuaren akzioak