Dokumentuaren akzioak
Ezintasunen bat dutenentzat tailerra antolatu du Dantza Hirian-ek
Dantza ikusle guztiengana helaraztea du helburu Dantza Hirian-ek, eta hori dela eta, sentsibilizazio programak proposatzen ditu urte osoan zehar. Horrela, Aterpean egoitza programaren baitan, Dantza Hirian-ek Izaskun Lapaza eta Errenteria, Irun eta Donostiako Goyeneche fundazioko gutxiagotu talde batekin dantza ekitaldi bat burutu zuen CCN Malandain Ballet Biarritzen egoitzan. Berezkotasuna, bizipoza eta plazera naturaltasunez agertu ziren dantzaren inguruan egindako elkartze horretan.
Bestalde, Izaskun Lapazak, Amaia Navascues eta Larraitz Ugartemendia dantzariekin, eta Maria Lubero biolinjoleak lagunduta, Tirauki Traukian sorkuntza estreinatuko du datorren irailaren 17an, 18:00etan, Donostian (Boulevard-eko kioskoa). Ondoren, irailaren 25, larunbatean Baionan (Les Halles mkeratua ) dantzatuko dute eta irailak 26, igandean, 11:30ean Donibane Lohizunen (Louis XIV plaza).
Dokumentuaren akzioak