Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herrixa Dantzan Elgetan, denboraldi berria

Dokumentuaren akzioak

Herrixa Dantzan Elgetan, denboraldi berria

Herrixa Dantzan
2010/09/21 11:20
Herrixa Dantzan Elgetan, denboraldi berria

Argazkia: Josexo Aranzabal

Herrixa dantzan dantzaldia berriz jarriko da abian iraileko azken domekan. Eskualdeko eta inguruko dantzazaleen topaleku bihurtu da Elgetako hileko hitzordua. Bide horretan jarraitu nahi dugu.
HERRIXA DANTZAN denboraldi berria: Lehenengo saioa: irailak 26, igandea
 
Denboraldi honetarako berrikuntzak:
  • Dantzarako leku handiagoa: antzeztokia ere (taula gaina) dantzarako atonduko da, ikusita aurreko denboraldiko lehenengo saioetan estu samar ibili ginela. 
  • Errepertorioan berrikuntzak sartzen joango gara, saioz saio: dantza berriak, musika berriak, dantza landuagoak...
Ohi bezala:
  • Noiz: hileko azken igandean
  • Non: Espaloia kafe antzokia - ELGETA
  • Ordutegia: 19.00 - 20.30
  • Sarrera doan eta parte hartzea libre
  • Informazio gehiago hemen: Herrixa Dantzan Espaloian
Hurrengo saioak:
  • Urriak 31: zuzeneko musika Jainaga eta Narbaiza bikoteaz
  • Azaroak 28
  • Abenduak 26 (bai, Gabon egunaren ostean. Zergatik ez?)
Atzera begira: 1. denboraldiko balantzea
  • Aurtengo urtarrilean abiatu zen Herrixa Dantzan dantzaldi irekia. Bost zaio izan dira. Horietako bat (martxokoa) zuzeneko musikaz, Jainaga eta Narbaiza bikotearekin.
  • Ekainaren 12an saio berezia izan zen Elgetako koadrilen egunean. Arrabots taldea izan genuen Espaloian dantza animatzen.
  • Ekimenaren harrera oso ona izan da. Zaletu ugari erakarri ditu lehenengo saiotik bertatik, ikusle modura batzuk, dantzara beste batzuk. Dantzan ehun lagun jardutera ere iritsi gara; beste horrenbeste tabernako barratik eta izkinetatik begira.
  • Eskualdeko eta inguruko dantzazaleen topaleku bihurtu da Elgetako hileko hitzordua. Bide horretan jarraitu nahi dugu.
Informazioa: Herrixa Dantzan

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.