Dokumentuaren akzioak
Albisteak
2011ko inauteriak azken txanpan sartzear
Inauterien data nagusietarako gutxi falta da. Datozen bi asteburutan hainbat ekitaldi antolatzen dira herri ezberdin askotan azken egunak ondo igarotzeko asmotan. Aurreko batean data guztiak ekarri genituen hona, baina, oraingoan datozen egunetakoak besterik ez.
"La danza"dokumentala
Euskal Herriko zinema batzuetan ikusgai dago "La Danza", Parisko Operako Balletari buruzko dokumentala. Munduko konpainia onenaren moduan aurkeztu izan dute maiz, eta Frederick Wiseman alemaniarra haien eguneroko jardunera hurbildu da, modu sotilean, narratzailerik eta elkarrizketarik gabe.
Dantzan.com Facebook-en, orain komunitatea da
Dantzan.com Facebooken orrialde izatera pasa da eta sare sozial horretan dugun profila pertsolana ordezkatuko dugu "komunitate" profilaren. Facebook bidez dantzan.com-eko berriak jarraitu eta parte hartu nahi duenak "atsegin dut" klikatu besterik ez du jarraian eskaintzen dizuegun loturan.
Dantzaren historiako altxorrak ikusgai
XVI. mendetik XIX. mendera bitartean argitaratutako dantzari buruzko liburuak jarriko dituzte erakusgai datozen egunotan Madrilen. Cesare Negri, Thoinot Arbreau eta Pierre Rameauren idazlanak aurkitu daitezke beste askoren artean otsailaren 8tik, maiatzaren 8ra bitarte Espainiako Liburutegi Nazionaleko museoan.
Altsasuko inauteria Perniken, Bulgarian
Ez da asko falta 2011ko Altsasuko inauterietarako. Momotxorroak, akerrak, JuanTranposoek... datorren martxoaren 8an, inaute asteartean, dute urteroko zita. Hala ere, urtarrila amaieran, Bulgariako Pernik hiriko inauterian egin zuten urteko lehen agerraldia talde gonbidatu gisan.
Dantza tradizionala vs. beste teknika batzuk
"Dantza tradizionala vs. beste teknika batzuk" izendatu du Montse Garrichek Caramella aldizkarian argitaratu duen iritzi artikulua. Dantza mota desberdinak aurrez aurre jarri nahi izan ditu bere idatzian, horrela, bere ustez, izendatzarekoan eta baloratzerakoan egiten ditugun akatsak eta gaizki-ulertuak saihestu ditzagun.
Erandion izango da 2011ko Euskal Herriko Dantzari Eguna
2011ko Euskal Herriko Dantzari Eguna maiatzaren 1ean ospatuko da Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta. Erandion egingo den Dantzari Egunean dantza ekitaldi nagusiaz gain folklore azoka, umeentzako tailerrak, puzgarriak, erromeriak eta txosnak izango dira.
Alurr Dantza Taldeko haurrak kaldererotan
Ibarrako kaldereroen desfilea otsailaren 25ean (ostirala) izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Kintoen dantzak Altsasu eta Aretxabaletan
Santa Ageda bezpera eta eguna bera kantuan igaro ostean, plazara bertaratzen dira gazte Aretxabaletar eta Altsasuarrak jai egunak dantzan amaitzeko asmotan. Soka-dantza eta ingurutxo ederrak dantzatzen dituzte bi herri horietan urte horietako kintoek. Ekitaldiak, urtetik urtera jende gehiago biltzen du bai Sakanako eta bai Debagoienako txoko horietan.
Argiaren dantza doinu zaharrak denon eskura
Argia euskal dantzari taldeak 1970 eta 1974. urteetan euskal dantzen doinuekin osaturiko bi LP argitaratu zituen. Juan Antonio Urbeltz-ek bi LP horiek digitalizatu eta dantzarien eskura jartzeko aukera eman digu.
Dokumentuaren akzioak