Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kintoen dantzak Altsasu eta Aretxabaletan

Dokumentuaren akzioak

Kintoen dantzak Altsasu eta Aretxabaletan

2011/02/14 11:26

Santa Ageda edo Agate Deunaren egunez, Altsasun eta Aretxabaletan besteak beste, urte horretako kintoek soka-dantza bat dantzatzeko ohitura daukate. Aurten Altsasun 46 kinto bildu dira dantzara, Aretxabaletan, aldiz, 60.

Urtetik urtera, son handiagoa hartzen dabiltza ekitaldi horiek eta ikusleen esanetan, gero eta finago dantzatzen ere ari omen dira. Plazara dantza egitera hurbildu baino lehenenago, etxez etxe kantari, eskean aritzen dira herri horietako gazteak. Altsasun, jakin dugunez, 15.388€ bildu dituzte aurten. Tripa festa ederra egingo zuten ziurrenik.

Bapo geratu ostean, ordea, dantza egin behar. Hitzondo, Altsasuko herri webguneko kamerak herrian bertan, eta Goiena, Debagoienako albisteak jasotzen dituen webguneko kideak Aretxabaletara hurbildu ziren festa egun horiek bideo hauetan islatzeko asmotan:

  • Altsasu:

 

 

  •  Aretxabaleta:

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.