Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alurr Dantza Taldeko haurrak kaldererotan

Dokumentuaren akzioak

Alurr Dantza Taldeko haurrak kaldererotan

Aurten, berrikuntza gisa, Alurr taldeko haurren taldeek Ibarrako kaldereroen ibilbidean parte hartuko dute eta txarangak joko dituen doinuak dantzatuko dituzte. Ibarrako Loatzo musika eskolako abesbatzak ere parte hartuko du.

Kaldereroetan parte hartuko duten Alurr taldeko haurren gurasoak eta ibartar guztiak gonbidatzen ditu Alurr Dantza Taldeak, kaldereroen jaian parte har dezaten. Horretarako, Alurr taldeak dantza ikastaro bat emango du otsailaren 19an (larunbata) eguerdiko 12:00etan, Alurr Dantza Taldearen lokal zaharrean. Izan ere, Alurr taldeak jende oro animatu nahi du kaldereroen jaian parte har dezan, dantza eginez, desfilatuz, edo kalejiran egonez, besterik gabe.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.