Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Argiaren dantza doinu zaharrak denon eskura

Dokumentuaren akzioak

Argiaren dantza doinu zaharrak denon eskura

2011/02/11 13:18
Argiaren dantza doinu zaharrak denon eskura

Argiaren emanaldia Donostian, Trinitate plazan, 1971eko Euskal Jaietan. Arg.: CC-BY-AT Javier Garayalde - Guregipuzkoa.net

Argia euskal dantzari taldeak 1970 eta 1974. urteetan euskal dantzen doinuekin osaturiko bi LP argitaratu zituen. Juan Antonio Urbeltz-ek bi LP horiek digitalizatu eta dantzarien eskura jartzeko aukera eman digu.

1970. urtean Argia euskal dantzari taldeak Herrikoi-musika sorta 1 LPa karrikaratu zuen Herri Gogoa zigiluarekin. 1974. urtean, aldiz, Euskal dantza doiñuak izeneko bigarren bilduma bat Philips etxean grabatu zuten Argiako musikariek. Dantzarako doinu sorta horiek interpretazio eta orkestazioak erabateko eragina izan zuten bere garaian.

Iribas-ko ingurutxoa eta Imotz-eko esku-dantza aurkeztu berriak ziren, eta haien doinuak osorik jaso ziren 1970eko diskan. Otsagabiako dantzak bi klarineterekin jota grabatu ziren, Otsagabian bertan garai batean jo izan ziren eran. Eta Jaurrietako Axuri-beltza berpiztu berria zena lau haizetara zabaldu zen diska honen bidez. Gerora, dozena bat diska eta taldek grabatu du doinu hori.

Bigarren diskan, besteak beste, Huarte Garazin Faustin Bentaberrirekin ikasitako hainbat jauzi jaso zituzten. Horretarako, Argiako musikariek prestatutako forma orkestal berriak ibilbide luzea izan du ondoren, bai dantzarako musikan eta baita festetako fanfareen ereduetan.

Bi bildumen artean Nafarroa, Zuberoa, Bizkaia eta Gipuzkoako doinu sorta interesgarria biltzen da: Belatzarena, Otsagabiko dantzak, Arizkungo sagar-dantza, Jaurrietako axuri-beltza, Zuberoako branlea, Leitzako ingurutxoa, Iturengo soka-dantza, Arratiako jota eta porrua, Baztango zenbait doinu ezagun, Iribasko ingurutxoa, txakolin, punta-motz, Durangaldeko dantzari-dantza, Arantzako mutil-dantza, Usurbilko doinuak, Nafarroa Behereko dantza-luzea, mutxikoak, makilari-dantza, karrika-dantza, hegi, katalina eta ostalerrak.

Hemen daude bi diskak, mp3 formatuan, eta nork bere ordenagailura jaisteko moduan, Argia dantzari taldeari esker.

Dokumentuaren akzioak

user
2011/02/11 16:28

Mila esker argia dantza taldeari, eta bereziki Juan Antonio Urbeltzi guzion eskura jartzeagatik lan hauek. Oso interesgarriak, dudarik gabe.

2011/02/14 18:05

Nik ere berdin:

Esker ona aitortzeko modukoa da dokumentu interesgarri hauek guztion eskura jartzea. LP formatuan eta agortuta, apal zokoren batetan ahantz ez daitezen. Mila eta bimila esker!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.