Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza tradizionala vs. beste teknika batzuk

Dokumentuaren akzioak

Dantza tradizionala vs. beste teknika batzuk

2011/02/15 12:16

Caramella, herri-musika eta kulturaren inguruko aldizkariaren azken alean, Montse Garrichen iritzi artikulu interesgarri bat dator dantza tradizionala eta beste teknika batzuen inguruan. Berak Kataluniako dantzaren egoeraz dihardu, baina, euskal dantzetan ere antzeko egoerak gertaten direla esan liteke.

Montse Garrich dantzaren inguruko eta Kataluniako herri-dantza tradizionalen inguruko espezialista bat da. Gaur egun, Dantza Tradizionaleko Ikasgelako ikasketa buru izateaz gain, Kataluniako dantza tradizionala ikertzen eta praktikatzen du Esbart Catalán de Dansaires eta Atlas de Danza Tradicional Catalana-ren barruan. Gai honen inguruko hainbat liburu argitaratu izan ditu ere..

Montsek, dantza tradizionala eta beste teknika batzuk elkar begira jarri nahi ondorengo idatzian:

Dansa tradicional versus altres tècniques

Montse Garrich

Duela hilabete batzuk Cesc Gelabert koreografoaren elkarrizketa bat entzuteko aukera izan nuen irratian. Bertan argudiatzen zuen dantza tradizionala dela dantza indartsuena, ez baita koreografo baten sorkuntza indibiduala, baizik eta, kolektibitate edo talde batek bereganatutako zerbait. Horrek, entzundako espresio eta komentario, idatzitako testu eta dantza ikuskizunen inguruan gogoeta egitea eragin dit. "Dantza tradizionala" zer den ere pentsatu nahi izan dut eta hemen adierazi, izendapen hau nahaste handi batean bilakatu baita taldeen eta norbanakoen erabilera txarragatik.

Horrela, dantza tradizionala kontzeptua, agertokiko dantza koreografiatuarekin nahastu dela deritzot. Herri edo ingurune bateko gizon eta emakumeek kalean egiten duten dantza tradizionala, taldeekin eta hauen errepertorioarekin nahasten da.

Patroi berdinetik mozten dira errealitate anitz eta ezberdinak, elkarbizi daitezkeen arren gauza berdina ez direnean.

 

Errealitate desberdinak
Dantza tradizionalak:
Herrietan arrazoi desberdinengatik dantzatzen diren dantzak, ia beti festekin lotuta daudenak, hartu behar dira abiapuntutzat. Zuzenagoa izateko, dantza tradizionala, dokumentatua egon edo ez, agertoki publiko batean komunitatearen aurrean jartzen den eta honek bereganatzen duen espresioa da.

Edozein giza-taldek, ia beti heteregenoa denak (langabezian daudenak, etxeko-andreak zapatariak...), dantzatzen dituen hainbat eta hainbat dantzak osatzen dituzte dantza tradizionalak. Batzutan entseguak behar dituzte, baina, beste batzutan hori ere ez.

Dantza guzti hauek, dantza bera ahalbidetzen duten giza-talde bat, plazan edo kalean dantzatzeko arrazoi bat, zaindu eta urtero kaleratzeko prest dagoen norbait daukate atzetik. Ondorioz, dantzatzen duen herriarentzat erabilera bat dauka eta talde honek miretsi egiten ditu.

Dantza ikuskizunak:
Ikuskizun gisa dantzatzeko konponketak eta sorkuntza koreografikoak dituzten manifestazio guztiak uzten diote dantza tradizional izateari, horrela, agertoki-dantza edo ikuskizun bilakatzeko. Intentzionalitatea eta komunitatearen parte hartzea desberdina da hauetan. Gainera, baliabideak ere oso desberdinak dira (janzkera, argiztapena, koreografoa bera...).
 

Nahiz eta ikuskizun batzuk dantza tradizionalaren eragin zuzena izan, lortu nahi den emaitza ez da plaza-dantza bat, antzoki edo eszenatokiko dantza baizik.

Gaizki-ulertua

Zergatik dago bi errealitate desberdin nahasteko borondatea? Ze arazo dago bi aktibitate hauek bi errealitate desberdin badirela onartzeko? Ze asmo dago batak bestearen lekua hartu, desautorizatu eta gutxietsi nahi izateko?

Jokabide horrek, gainera askotan, koreografo edo autore baten inguruko informazioa, konponketa eta sorkuntza koreografikoaren inguruko datuak omititzea dakar, sorkuntza indibiduala kolektibo bilakatuz.

 

Argudioak
Duintasuna

Ahozko zein idatzizko aurkezpenetan zenbait dantza taldek gehienetan erabiltzen duten argudioa duintasuna bera da. Euren ustetan dantza bat duinago egiten da agertokian jarriz eta haiekin koreografoek nahi dutena eginez.

Zein da, ordea, plazan edo kalean dantzatzen den dantza bat duintasun gabea dela esateko gai? Nola eutsi daiteke komunitatearenganako mespretxu hau, honek, dantza espresio jakin bat ahalbidetzen duenean?

Nork baieztatu dezake edozein espresio tradizional duintasunik gabeko espresio bezala? Zer nahi dugu pentsatzea espresio hauek errealitate bilakatzen duten gizon-emakumeek, argudio hau entzuten dutenean, hainbeste maite eta bere denboraren parte dedikatzen diotenean? Nola definitu dezake inork, gizarte baten fruitu den norbait denbora, espazio eta testuinguru zehatz batean, duintasun gabeko?

Espresioen kalitatea beste gauza bat da. Dantza tradizionalei eta dantza ikuskizunei dagokien kalitatea espresioaren ezagutza zuzenarekin eta testuinguruaren arabera baloratu behar da.

Modernizazioa

Gizarte jakin batean gaur egun egiten den espresio koreografiko bat ez da egiten egiteagatik. Oraindik erabilgarria da talde horretan, arrazoiak direnak direla, baina, horiek espresioa bera ahalbidetzen dute, eta horregatik, honek ezin du modaz kanpokoa izan, gaur egun erabilgarri izaten jarraitzen baitute.

Egoera luzatzea

Kasu honekin ez nator bat Cesc Gelabertek dioenarekin. Berak dio Katalunian dantza tradizionala ez dela egungo garaietara egokitu. Ezinezkoa da hori, arrazoi bezala, gaur egun, gizakiak, zerbait erabilgarria ez denean erabiltzeari uzten diolako.

Badirudi gizon-emakumeek parte hartzen duten espresio hauek (non espresio koreografiko bat, musika, gauzak egiteko errituala, denbora eta espazio propio jakin bat duten) balore gutxiko edo gabeko espresio direla.

Beharrezkoa da errealitate anitzak desberdintzea: kale eta plazetako dantzak, agertokiko dantzetatik desberdintzea. Bokoitzak bere tokia, balorea, izatearen arrazoia dauka. Ez dira nahasi behar eta bata bestearengandik desberdintzen jakin behar da. Eta, batez ere, baten alde egiteko ez da bestea gutxietsi behar, ez autorizazioa kendu behar. Bakoitzak bere merituak irabazi behar ditu besteei meritu hauek kendu gabe.

Dokumentuaren akzioak

Izaro
2011/02/17 22:10

Gaur egungo dantzariak hankak igeltseztatuak dauzkala dirudi. benetan zatarra eta itsusia da. Garai bateko naturaltasuna falta zaio.

Unai A.
2011/02/17 23:11

Gaur egungo dantzari denek dituzte hanka igeltseztatuta? Niri batzuk gustatzen zaizkit, eta beste batzuk ez, baina horrela, de un plumazo, denak itsusiak direla esatea... Eta zuk, igeltsoa daramazu ala ez?

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.