Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaren historiako altxorrak ikusgai

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren historiako altxorrak ikusgai

2011/02/17 11:06
Dantzaren historiako altxorrak ikusgai

Kellom Tomlinson: The art of dancing: demostrated by characters and figures (1744)

Espainiako Liburutegi Nazionalak dantzaren inguruan duen liburu bilduma bikaina da, besteak bestea Francisco Asenjo Barbieriren bilduma bertan gordetzen baita, eta dantza liburuen altxor harrigarria da berau. Erakusketan, liburuak, euskizkribuak, grabatuak, tratatuak eta partiturak bildu dituzte, eta otsailaren 8tik maiatzaren 8a bitartean ikusgai daude Liburutegi Nazionalean.

Biblioteca Nacional

 

Dantza liburuak Espainiako Liburutegi Nazionalean: Gallardatik Baltsera deitzen den erakusketa egunotan inauguratu da liburutegi bertan dagoen museoko Musen aretoan. Erakusgai dauden material gehienak Liburutegi Errealetik eta Francisco Asenjo Barbieriren bildumatik datoz. Francisco Asenjo Barbieri (1823-1894) konpositore, musikologo eta bibliofilo izateaz gain, dantzarien seme eta biloba zenak, lan eta bilketa asko egin zituen bere garaian eta hil zenean denak Liburutegi Nazionalari eman zizkion. 

Cesare Negri, Thoinot Arbeau eta Pierre Rameau-k, beste batzuen artean, idatzitako lanak aurkitu daitezke bilduman, eta baita, Heinrich Aldegreverrek egindako grabatuak ere. Horrela, horien lanetan Koreologiara egin ziren lehen hurbilketak ikus daitezke, koreografia idazteko saiakera desberdinak alegia.

El fandango

El Fandango. José Melchor Gomis (1791-1836)

 

 

Grabatua biblioteca nacional

"Elementos de la ciencia contradanzaria", Don Preciso (Juan Antonio de Iza Zamácola), (m.1819)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.