Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Insomnio, Igor Calongeren lan berriena

Insomnio, Igor Calongeren lan berriena

Dantzan 2011/07/05 12:30

Uztailaren 9an aurkeztuko du Igor Calonge dantzari eta koreografo gipuzkoarrak bere lan berriena: Insomnio. Azken hilabeteetan Dantzagunean sortu duen lan hori Donostiako Gasteszenan estrainatuko da egun horretan 19:00etan hasita.

Gehiago irakurri

Erromatar dantzak Herri Musikaren 10. jardunaldietan

Erromatar dantzak Herri Musikaren 10. jardunaldietan

Dantzan 2011/07/04 12:33

Datorren uztailaren 15 eta 16an ospatuko dira Herri Musika Txokoak, Oiasso Erromatar museoak eta Herri Musika Zaleak kultur elkarteak antolatutako 10. Herri Musikaren jardunaldiak. Egun horietan, Ludi Scaenici erromatar musika eta dantza taldea ikusteko aukera izango da elkarte horiei esker.

Gehiago irakurri

Jauzien eta dantza lotuen ikastaroak Errenterian

Dantzan 2011/07/01 11:11 2

Kukai Dantza Konpainiak Ereintza Dantza Taldearekin elkarlanean, bi ikastaro antolatu ditu uztailerako Errenterian. Jauzien inguruko Jose Cazaubon-ekin eta dantza lotuen inguruko Patxi Labordarekin.

Gehiago irakurri 2

Boiseko Oinkari Biriatun

Boiseko Oinkari Biriatun

Mutxiko Elkartea 2011/07/01 10:40

Oinkari Basque Dancers taldea 1960an sortu zen, Boisen, Idahon, hango euskal komunitateko kideei esker. Sei aitzindari etorri ziren Euskal Herrira urte zail haietan, eta dantza batzuk ikasi zituzten eta musika beraien buruan gordeta eraman zuten. Horrela hasi ziren han dantza emanaldiak eskaintzen eta dantza irakasten. Euskal Herrira etortzen ziren bakoitzean dantza eta musika berriak ikasten zituzten. Honen guztiaren ondorioz, 50 urte beranduago, Oinkari Basque Dancers taldean 50 lagun gazte baino gehiago aritzen da dantzan, eta beraiek ikustean harritzen duena da zein dantza bilduma zabala eskaintzen duten eta zer nolako zehaztasunez egiten duten dantza.

Gehiago irakurri

Bandera-dantza eta Trapatan Donezteben San Pedro egunez

Bandera-dantza eta Trapatan Donezteben San Pedro egunez

Jon Iraola 2011/06/30 15:24

San Pedro egunez dantzatu dira bandera-dantza eta Trapatan Donezteben urteetako ohiturari jarraituz. Han izan gara festa eta dantzak gertutik ikusten eta bertako folklore aberatsaz gozatzen.

Gehiago irakurri

Dantzagune webgunea martxan jarri du EDBk

Dantzagune webgunea martxan jarri du EDBk

Dantzan 2011/06/29 11:03

Euskal Dantzarien Biltzarrak webgune berria sareratu du, Dantzagune izenekoa. Elkarteak burutzen dituen ekintzak eta euskal dantzaren alorreko edukiak sareratzen hasi da webgune berriaren bidez.

Gehiago irakurri

Dantzaz konpainiaren Sarritsasoa Lekeition

Dantzaz konpainiaren Sarritsasoa Lekeition

Dantzan 2011/06/28 13:32

Lekeitioko Nazioarteko Kale-Antzerki jaialdiak ekoiztuta eta Dantzaz Konpainiarekin elkarlanean Sarritsasoa lana estreinatuko da datozen uztailaren 8 eta 9an Isuntzako hondartzan. Joseba Sarrionandiaren lanetan inspiratutako lana da eta Josu Mujikak prestatu du koreografia.

Gehiago irakurri

Gizon-dantza Donostian: tradizioa, alkatea eta bestelakoak

Gizon-dantza Donostian: tradizioa, alkatea eta bestelakoak

Oier Araolaza 2011/06/28 13:15

San Joan bezperan Donostiako konstituzio plazan egin ohi den gizon-dantzan Juan Karlos Izagirre alkateak eta udal-batza berriko zinegotziek parte hartzeak oihartzun zabala izan du, eta hainbat kontu idatzi eta esan dira horren harira egunotan. Horietako batzuk bildu eta kontuak argitzen eta zehazten saiatuko gara ondoko lerrootan.

Gehiago irakurri

San Pedroetatik Santa Isabeletara dantzan

San Pedroetatik Santa Isabeletara dantzan

Dantzan 2011/06/28 12:13

Bihar, ekainaren 29an, ospatzen da San Pedro eta uztailaren 2an, aldiz, Santa Isabel. San Juanekin eztanda egin du dantza-egutegiak eta datozen egunotan ere hainbat dantza ekitaldi izango dira han eta hemen:

Gehiago irakurri

Boiseko Oinkaritarrak Euskal Herrian

Boiseko Oinkaritarrak Euskal Herrian

Dantzan 2011/06/27 13:15

Boiseko Oinkari Basque Dancers taldea asteburu honetan helduko da gurera Amuma Says No musika taldearekin batera. Bi taldeek agenda betea izango dute uztailaren 2a eta 11 bitarte luzatuko den egonaldian. Egun horietan zehar bisitatuko dituzte Oinkaritarrek Mungia, Gernika, Iruña, Gasteiz, Añorga, Hendaia eta Galdakao, eta guk, euren dantza eta musika saioekin gozatzeko parada izango dugu.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak