Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bandera-dantza eta Trapatan Donezteben San Pedro egunez

Dokumentuaren akzioak

Bandera-dantza eta Trapatan Donezteben San Pedro egunez

2011/06/30 15:24
Bandera-dantza eta Trapatan Donezteben San Pedro egunez

Argazkiak: Jon Iraola

Dantzariak euren jantzi eta osagarriei azken ukituak ematen zebiltzala iritsi gara eliza aurreko plazara. Meza ostean bertan dantzatuko dute Bandera-dantza eta Trapatan dantza. 11:00etan hasi den meza, luze doa hala ere, 12:00ak baitira jadanik eta oraindik, ez baita inor atera eliza barrutik. Bitartean, dantzariak zai daude plazan, urduri gazteenak eta heldueenak, umoretsu, hauek lasaitzen.

Doneztebe: Trapatan-dantza
 
Ia 12:30ak jotzear amaitu da meza. Herritar andana atera da elizatik, horien artean udal agintariak ere bai. Udaletxeko albinteak tokia egin dio korporazioari ohiko bandera-dantza bertatik bertara jarraitu dezaten. Agintariak ez ezik, dantzariak, bertaratutako guztiak agurtu ditu bandera dantzatuz.

Doneztebe: Bandera-dantza
 
Bandera-dantza amaituta hasi da Trapatan dantza. Jende ugari hurbildu da dantza ikustera eta plazan ez dago leku askorik dantzarientzat. Gizonezkoak hasi dira dantzan Aunitz Urtez eta Zortzikoarekin. Jarraian, bi zerbitzari nesken bila atera eta hauek ere dantzan hasi dira euren bikotearekin batera. Zubiak egin ostean, gizonek, jauzika dantzatu dute plazaren ertz batetik besteraino. Dantza honen inguruan Juan Ramon Ostiz dantzariak kontatu digu nola garai batean mutilen arteko lehia moduko bat zen: Nork salto handiena egin, hori irabazle.

Lan horiek eginda, fandango eta arin-arina dantzatuz amaitu dute saioa doneztebetarrek.Doneztebe: Trapatan jauziak

Hona hemen 2011 urtean, Donezteben, San Pedro egunez egindako bandera-dantza eta Trapatan dantza, Eire Vilak hartutako bideo irudietan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.