Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaz konpainiaren Sarritsasoa Lekeition

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz konpainiaren Sarritsasoa Lekeition

2011/06/28 13:32
Dantzaz konpainiaren Sarritsasoa Lekeition

Irudia: Lekeitioko Nazioarteko Kale-Antzerki jaialdia

Joseba Sarrionandiaren olerki musikatuak dantzarako oinarri hartuta Dantzaz Konpainiak, Lekeitioko Nazioarteko Kale-Antzerki jaialdirako, Sarritsasoa sortu du. Lan hori, datorren uztailaren 8 eta 9an eskainiko du Dantzaz konpainiak Lekeitioko Isuntza hondartzan 21:00etan hasita.

Argia.com-i esker jakin dugunez Ruper Ordorika, Mikel Laboa, Audience, Ken Zazpi, Jabier Muguruza eta Deabruak Teilatuan taldeak egindako musikarekin osatuko da Josu Mujika elgoibartarrak zuzendutako lana. "Naufragoen gisan" dantzariak hondartzara itsasoz helduko direla eta Gernikako bonbardaketari erreferentzia zuzena egingo zaiola ere badakigu Berria egunkariak ere eman baitu Sarritsasoaren berri.


Lan-talde artistikoa:
  • Dantzariak: Emmanuel Dobby (Frantzia), Anneleen Dedroog (Belgika), Nuria Giménez (Katalunia), Mireia González (Katalunia), Leonor Henriques (Portugal), Anna Jirmanova (Txekia), Guillermo Millán (Katalunia), Marine Sánchez (Frantzia), Marco de Alteriis (Italia), Hugo Mercier (Frantzia).
  • Zuzendari nagusia: Filgi Claverie.
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous Ojeda (Uruguay).
  • Eszenaratzeko zuzendaria: Josu Mujika.
  • Produkzio arduraduna: Sofía Alforja.
  • Administraria: Laida Oliemuller.
  • Jantzi arduraduna: Benedetta Orsoli.
  • Argazkiak: Jose Usoz.
  • Ideiaren sortzailea eta koordinatzailea: Imanol Agirre
  • Lekeitioko ekoizlea: Imanol Lara
 

Dantzaz Konpainia - Sarritsasoa

Uztailaren 8an eta 9an, 21:00etan, Isuntzako hondartzan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.