Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Boiseko Oinkari Biriatun

Dokumentuaren akzioak

Boiseko Oinkari Biriatun

2011/07/01 10:40

Oinkari Basque Dancers taldeak New York, Alaska, Kalifornia, Nevada, Argentina, Kanada, eta  Euskal Herrian eskaini ditu emanaldiak. 2010 ko Shanghaiko Expo erakusketa unibertsalean Euskadi ordezkatzera joan zen taldea izan zen Oinkari.  Oinkari taldeak ere, bost urtero ospatzen den eta Estatu Batuetako euskal diasporan erreferentea bihurtu den Jaialdia ospetsua antolatzen aritzen da. Munduan zehar Euskal Herriko enbaxadore izan dira hainbat eta hainbatetan.

Mutxiko Elkartea 2010ko Jaialdira gonbidatutako nazioarteko taldea izan zen. Oinkari Basque Dancers udara honetan Euskal Herrira datoz, eta urteetan zehar Jaialdin partu hartu duten euskal taldeei bisita egingo diete. 

Atseginez hartu dugu Oinkarikoak Hendaiara etorri eta bertan emanaldi bat egiteko proposamena egin izana. Azkenean, antolakuntza arazoengatik, Biriatuko Xoldon izango da ikuskizuna, baina ororen buru Oinkari ikusteko aukera paregabea izango dugu. Mutxiko Elkarteak ere parte hartuko du emanaldian. Festa bukatzeko Boiseko Amuma says no taldeak animaturik euskal-amerikar moduko erromeria egingo da; azken talde honetako kideak Oinkarikoak eta Oinkarien lagunak dira.

Animatu zaitezte eta etorri. Eskerrrik asko.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.