Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzagune webgunea martxan jarri du EDBk

Dokumentuaren akzioak

Dantzagune webgunea martxan jarri du EDBk

2011/06/29 11:03

Oraindik sarean dago euskaldantzarienbiltzarra.com webgunea, baina badira urte batzuk ez dela berritzen, eta orain webgune berria martxan jartzen hasi da Euskal Dantzarien Biltzarra. Dantzagune da webgunearen izena, eta bitxia da, Gipuzkoako Foru Aldundiak Artelekun martxan jarritako dantzaren guneari Dantzagune izena jarri baitzion eta orain hilabete batzuk argitaratu baitzen espazio horren webgunea, hori ere Dantzagune izenekoa.

EDBren webgune berria oraindik erabat osatu gabe dago, baina dagoeneko hainbat eduki sareratzen hasita daude bertan. Aipatzekoa da artxiboak konpartitzeko Wuala sistemaren bidez zenbait bideo, musika, partitura eta dokumentazio sareratzen hasi dela EDB. Momentuz Arabako biltzarraren zenbait bideo, doinu eta dokumentu sareratu dituzte bertan, eta baita Dantzariak aldizkariaren kolekzio osoa, pdf formatuan. Youtube eta Flickr-eko kontuen bidez ere hasi dira bideo eta argazkiak sareratzen, Gipuzkoakoak nagusiki oraingoz.

  •  Euskal Dantzarien Biltzarraren webgune berria: Dantzagune

Dantzagune webgune berriaz gain EDB osatzen duten ordezkaritza gehienek bere guneak dituzte: Bizkaian Dantzanet, Araban Arabako, Nafarroan Nafardantza, eta Iparraldean Idb.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.