Dokumentuaren akzioak
Erromatar dantzak Herri Musikaren 10. jardunaldietan
Aurten, erromatar garaiko musika, soinu-tresnak eta ohiturak dituzte gaitzat Herri Musikaren 10. jardunaldietan. Hori dela eta, uztailaren 15 eta 16 egunetarako egitarau zabala antolatu dute Herri Musika Txokoak, Oiasso Erromatar museoak eta Herri Musika Zaleak kultur elkarteak.
Antolatutako ekintzen artean bada dantzarentzat tarterik, Erromatik Ludi Scaenici taldea baitator gurera. Talde hori Cristina Majnero eta Roberto Stanco-k sortu zuten, Anna-Maria Liberati doktore eta Erromatar Zibilizazioaren Museoko zuzendariak urte askotan erromatarren musika eta dantzaren inguruan egindako ikerketen ondoren. Erromatar musika eta dantza uztartzen ditu Ludi Scaenici taldeak geroztik.
Talde hori eta Oiassoko Baskoiak taldea ikusteko zita datorren uztailaren 16an, larunbata, izango da Arditurriko meategian arratsaldeko 20:00etan izango da. Ondoren, afari herrikoia dago nahi duenarentzat bi taldeetako musikari eta dantzariekin.
Ludi Scaenici
Arditurri meategian.
Dokumentuaren akzioak