Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzan Bilaka 2011: Koreografiak sortzeko prozesuak
Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak urteak daramatza Dantza laguntzeko programak sustatzen. DANTZAN BILAKA programa hau, zehazki, ikus-entzuleei beren lanak erakutsi nahi dizkieten koreografo hasiberriei zuzenduta dago.
Ibarra-Kaldu Elkartearen 45. urteurrena
Aurten 45 urte beteko ditu Ibarra-Kalduk, eta hori ospatzeko, besteak beste, txistularientzako elkarretaratze handi eta ireki bat antolatu dugu, jardunean dabiltzan txistularientzat zein "erretiroa" hartuta daudenentzat, Ibarra-Kaldu taldekoentzat zein beste taldearentzat.
Arratiko Jota eta porruen ikastaro sakona
Andra Mari Dantza Taldeak, orain urte asko egindako ikerketa-lan sakon baten ondoren, ia galduta zegoen jota eta porruak egiteko era berezi, aberats eta zaharrago bat ikasi zuen. Urteetan, taldeko partaide batzuk, Kepa Artetxek, Jon Zamalloak, Mikel Zamalloak, besteak beste, hainbat herri, auzo eta baserri desberdinetatik ibili ziren Gorbeialdeko erromerietan zehar dantza egiteko era desberdinak batzen.
Euskaldunak eta Dantza 7. jaialdia
"Kai" balletaren estreinaldia ikuskizunaren amaiera bikainena izango da, Jon Ugarrizak koreografiatuta, eta Itziar Mendizabala, Royal Balleteko lehen bakarlari hondarribiarrak dantzatua. Itoiz-ek ezagutarazi zuen Juan Carlos Perez-en "Lau Teilatu" eta Mikel Laboaren "Baga, biga, higa" kantek osatzen dute pieza honen soinu banda.
Aunitz Urtez: ezpata-dantzak eta ingurutxoak Argiaren eskutik
Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Argia dantzari taldeak Aunitz Urtez ikuskizun berria eskainiko du datorren urriaren 16an Bilboko Arriaga antzokian. Ezpata-dantzak, irradakak, soka-dantzak eta ingurutxoen inguruan apailatu du Urbeltzek ikuskizun berria.
Euskal Koreografoen Berlingo 2. Jaialdia
2009ko urrian ospatu zen Euskal Koreografoen Berlingo 1. Jaialdia. 2011ko abendurako bigarren edizioa prestatu dute. Oraingoan, "Euskaldunak eta itsasoa" gaiarekin lotuta eta hiru egunetan zehar, euskal dantza garaikidea, literatura, zinema, musika esperimentala eta arte performatiboa bilduko dira Berlinen. Mikel Aristegi, Natxo Montero, Idoia Zabaleta, Natalia Monge, Noemi Viana eta Pantxika Telleriaren lanak erakutsiko dira abenduaren 9tik 11ra Berlinen.
Gubernatis: "Nola azaldu ergelkeria, sektarismoa eta itsukeriaren eraginez euskal dantza tradizionaleko talde bikain batek ez jasotzea erakundeen diru-laguntzarik"
Le Nouvel Observator egunkariko Raphael de Gubernatis-ek Maitaldiaren jarraipen estua egin du eta kronika luzea idatzi du ikusi eta bizitakoaren inguruan. "Iragan mamitsua eta erdipurdiko aktualitatea" titulatu du. Hitz zorrotzez idatzitako artikulua da, erdipurdiko dantza garaikidea babestu eta ondare tradizionala baztertzen ari den erakunde sistema gogor salatzen duena.
Ugarteko ingurutxoa igandean
Urriko lehen igandean, Errosarioko Ama Birjinaren jaietan, dantzatu ohi da Ugarten ingurutxoa. Amezketako auzoa da Ugarte, Gipuzkoan dantzatzen diren ingurutxo bakanetakoa da bertakoa. Bestea, handik geratu dagoen Bedaio herrian dantzatzen da, eta biak ere, antzeko egitura dute.
Beskoitzeko Oinak Arin taldearen 50 urteurrena
2011 urtean zehar taldea sortu zela 50 urte direla ospatzen ari da Beskoitzeko Oinak Arin dantza taldea. Hori dela eta, Kanaldudek bideo-erreportajea prestatu du, taldeko zenbait dantzari eta arduradun elkarrizketatuz eta dantza emanaldietako irudiekin osatuz. Hemen ikus dezakezue.
Hiru dantzari heldu oholtza gainean
Etzi, irailaren 29an, estreinatuko da Biarritzen 75 eta 90 urte bitartean dituzten hiru dantzarik, Oihanburu, Nesprias eta Zabalak dantzatuko duten Oroitzen naiz ikuskizuna. Mizel Theret-ek zuzendutako lanak euskal dantzaren historiaren parte diren hiru dantzari heldu jarriko ditu eszenatokian. Biarritzen eta Donostian ikusi ahal izango da Oroitzen naiz datozen asteotan.
Dokumentuaren akzioak