Dokumentuaren akzioak
Ibarra-Kaldu Elkartearen 45. urteurrena
Urriaren 15a, larunbata, izango da elkartzeko eguna. Egun horretan bertan, entsegu txiki bat egingo da 10:30ean, Ibarra-Kalduren egoitzan, eta prestatuko dugun hamaiketakoarekin indarberritu eta gero, eguerdiko hamabietan kalejiran hasiko gara, Beurko-Bagatza auzoko kaleetan. Egun horretan jotzeko pieza batzuk zehaztu ditugu, baina, hala ere, zerrenda ez da itxia: nahi beste eta zenbat nahi jo dezakezue eta. Horra, beraz, txistulari guztioi egiten dizuegun gonbitea, egun horretan etor zaitezten. Zuen zain gaude: zenbat eta gehiago bildu, hobe.
Hilaren 16an, Ibarra-Kaldu Elkartearen 45. urteurrena dela eta, eta Beurko-Bagatza auzoko 2011ko jaien barruan, dantzari txikien ohiko emanaldia egingo dugu. Bertan, Ibarra-Kalduko txikienak ez ezik, beste talde askotakoak ere izango dira, hala Barakaldokoak (Amaia, Erreka-Ortu eta Laguntasuna) nola beste herri batzuetakoak (Danetarako Danok, Euzko Lorak eta Gaztedi). Eguerdiko hamabietan, kalejiran hasiko gara, auzoko kaleetan, eta 12:30ean emanaldia hasiko da, Santa Teresa plazan bertan.
Dokumentuaren akzioak