Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Euskal baserritar jantzien erakusketa Ostadar Dantza Taldearen eskutik
Azaroaren 23 (ostirala), 24 (larunbata) eta 27rako (asteartea), euskal baserritar jantzien erakusketa bat antolatu du Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak, Udalaren laguntzarekin Igartza jauregiaren ondoko errotan.
Gara 2012, Xut fanfarrearen diska berria
Festa eta dantzarako fanfarre musika eginez arrakasta handia izan zuen Xut fanfarreak 70eko hamarkadaren azken urteetan eta 1980ekoaren aurrenetan. 1998an berriz itzuli zen bigarren diska batekin, eta 2012an hirugarren diska argitaratu du. Ohi bezala, dantza eta festarako doinuak ditu nagusi, fanfarrearen soinu bereizgarriarekin. Azaroaren 24an Durango izango da talde nafarra Gara 2012 diska berria aurkezten.
Oberena dantza taldeak "Lizarren doinua" ikusgarria eskainiko du Burlatan
Azaroaren 18an eginen dute emanaldia Burlatako Kultur Etxean. 18:30ean hasiko da antzerkia eta dantza uztartzen dituen ikusgarria. Sarrerak aitzinetik erosi daitezke Oberenako bulegoan eta Karrikiri euskal dendan.
Ikastaroa: Bideo Edizioa (hastapena 16 ordu) Final Cut Express 4.
ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak ikastaro berri bat antolatu du. Teknologia berrien bidez lanaren komunikazioa eta difusioa egiteko baliabide.
Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra
80eko hamarkadan Espainiako Ballet Nazionaletik pasa zen dantzari dohaitsuna zela zioten. Ordizian dantzan hasi eta oso gazte antzoki handi eta konpainia arranditsuenetako izar distiratsu bihurtu zen. Karrera meteorikoa eta zaplasteko latza, dantzarako adin onenean Espainiako Ballet Nacionaletik kanporatu zuten eta urte gutxira droga gaindosiz hil zen. Hona hemen Jabier Aranburu dantzari ordiziarraren historia.
Dantza asteburu berezia Elgetan: gaueko folk-dantzaldia eta 'valsas mandadas' ikastaroa
Larunbatean Herrixa Dantzan saio berezia izango da, gaueko 22:30etan hasita. Galizako 'A maquina de bailar' hirukotea gonbidatu dugu dantzaldia eskain dezaten. Dantzarako musika, ondo pasatzeko. Igande goizean, Sergio Cobos musikari eta dantza-maisuaren eskutik, Alentejoko 'valsas mandadas' ezagutzeko ikastarotxoa. Bi ekitaldiak Espaloia Kafe Antzokian.
Mintegia: Ume eta Gazteen Motibazioa Dantza Tradizionalean
Laguntasuna Kultur Elkartetik mintegi bat antolatu dugu Dantza Tradizionaleko Monitoreen prestakuntza areagotzeko. Mintegiaren Gaia: Ume Eta Gazteen Motibazioa Dantza Tradizionalean. Bi hitzaldiz osatuta dago, eta Barakaldoko San Bizente Auzoko Kultur Etxean burutuko da. Hitzaldiak honako hauek izango dira:
Nicolas Barneix, Santa Graziko 2011ko maskaradetako zamaltzaina hil da
Auto istripu baten ondorioz hil da Nicolas Barneix santagrazitar gaztea. 25 urte zituen, eta 2011ko maskaradetan bere dantzari dohain bikainak erakutsi zituen zamaltzain papera betez. Ostiraletik larunbaterako gauean izandako auto istripuan galdu du bizia.
Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da
Ingalaterra eta Galesko ezpata-dantzei buruzko hainbat lan interesgarri eta liburu bikain baten egilea zen Ivor Alssop ikertzaile britainiarra. Neumonia baten ondorioz hil da gaur, azaroaren 2an.
Juan Arriola eta Arkaitz Miner: Hariari Tiraka diska berria
Juan Arriola eta Arkaitz Miner biolinjoleak proiektu honetarako elkartu dira herri musikan norberak egindako ibilbidearen jarraipenerako. Bat egin dute arrabitarekin bertako herri musikako interpreteen lenguaia bereganatzeko helburuarekin: trikitilariak, txistulariak, xirulariak, panderojoleak etab. Horretarako euskal herri musikan ohikoak diren doinuekin: fandango eta arin-arinak, kalejirak, jauziak, zortzikoak eta bertso doinuak.
Dokumentuaren akzioak