Dokumentuaren akzioak
Euskal baserritar jantzien erakusketa Ostadar Dantza Taldearen eskutik
Datorren azaroaren 23an, 24an eta 27an (ostirala, larunbata eta asteartea hurrenez hurren), euskal baserritar jantzien erakusketa bat antolatu du Ostadar Dantza Taldeak, Beasaingo Udalaren laguntzarekin. Erakusketa Beasaingo Igartza errotan izango da ordutegi honetan:
- Azaroak 23, ostirala: 18:00-19:30
- Azaroak 24, larunbata: 12:00-13:30
- Azaroak 27, asteartea: 19:00-20:30
Erakusketaren helburua baserritar antzi hauen funtzioa zein den azaltzea izango da (euskal historian zehar zertarako erabili izan diren, euskal folklorearen eta dantzen inguruan zer suposarazi izan duten…) eta horrez gain, jantzien inguruko aholkuak ere emango dituztela aurreratu dute: nola jantzi, tratatu, zaindu… (adibidez, nesken zapiak nola jarri, mutilen kasuan gerrikoa nola ondo lotu, txiki gelditutako arropa tamaina egokietara nola luzatu/egokitu…).
Erakusketa hau publiko guztiarentzat libre eta dohainik izango denez, Ostadar Dantza Taldeak interesa duen edonor erakusketa honetara etortzea gonbidatzen du.
Dantza taldearekin harremanetan jarri nahi izanez gero, modu hauetara egin daiteke:
- Ostiralero 20:00etatik aurrera euren dantza-lokalera azalduta (Beasaingo Oriamendi kalean, 10. zenbakiaren ondoko lokalean dute egoitza)
- Facebook bidez: : http://www.facebook.com/ostadar.dantzataldea
- Twitter bidez: https://twitter.com/OstadarDantza
- Ha2a plataformaren bidez: http://ha2a.net/members/ostadar1/
- E-mailen bidez: ostadardt@gmail.com edo ostadardantzataldea@gmail.com (printzipioz lehen emaila erabiltzen dute).
Dokumentuaren akzioak