Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Dantza Sariak jaso dituzte Ion Agirretxek eta Elvira Ubiernak

Dantza Sariak jaso dituzte Ion Agirretxek eta Elvira Ubiernak

Dantzan 2013/04/29 12:22

Gipuzkoako Dantza Profesionalen elkarteak errebelazioa saria eman dio Ion Agirretxeri eta dedikazio saria Elvira Ubiernari. Euskadi Irratian, Amaurana irratsaioan elkarrizketatu dute Agirretxe eta ETBn ere erreportajea egin dute saria dela eta.

Gehiago irakurri

Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an

Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an

Dantzan 2013/04/26 11:40 4

Argazki zaharrei begira ibiltzeko gonbidapena da honako atal berri hau. Dantza argazki zaharrak hartu, eta haietan aurkitzen ditugun kontu bitxi, harrigarri eta sorpresak denon artean komentatzea. Hasteko, Zuberoako maskaradetako argazki batekin hasiko gara. Sohütan egindako argazkia da, 1934an, eta badauzka hainbat kontu bitxi, bai horixe!

Gehiago irakurri 4

Bizkaiko Dantzari Egunak bigarren ahalegina egingo du Ugaon

Bizkaiko Dantzari Egunak bigarren ahalegina egingo du Ugaon

Dantzan 2013/04/26 10:53

Iaz, eguraldi txarraren ondorioz, ezin izan zen aurreikusitako moduan ospatu Bizkaiko Dantzari Eguna Ugaon, eta aurten berriz bertan egingo dute Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko taldeen festa. Maiatzaren 19an izango da Bizkaiko Dantzari Eguna, eta 100 talde inguru bildu ohi dira ekitaldi honetan.

Gehiago irakurri

Itziarko V. Erromeria Eguna maiatzaren 4an ospatuko da

Itziarko V. Erromeria Eguna maiatzaren 4an ospatuko da

Andutz Kultur Taldea 2013/04/26 10:06

Urteroko ohiturari jarraituz, Andutz Itziarko Kultur Taldeak egitarau bete-betea prestatu du euskal erromeriazaleentzat. Itziarko V. Erromeria Eguna datorren maiatzaren 4an izango da. Andutz Kultur Taldeak antolatuta; bosgarren edizioa izango du Erromeria Egunak eta aurreko urteetan izandako arrakasta ikusita, ekimenez beteriko eguna antolatu dute itziartarrek.

Gehiago irakurri

Ikusten zaitut, Transilvania eta Euskal Herria lotzen dituen dantza ikuskizuna

Ikusten zaitut, Transilvania eta Euskal Herria lotzen dituen dantza ikuskizuna

Dantzan 2013/04/26 10:06

Hungariar eta euskal dantzen topaketa koloretsua egingo da datorren maiatzaren 8an Luhuson. Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak koordinatuta, Lapurdiko Getaria dantza taldea, eta Transilvaniako Pipacsok dantza taldeak elkarrekin eskainiko dute dantza ikusgarria.

Gehiago irakurri

XVII. Dantzaren Nazioarteko Egunaren Gala

XVII. Dantzaren Nazioarteko Egunaren Gala

Iratxe de Arantzibia/ Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea 2013/04/25 09:51

“Dantzaren Hilabeteko” bukaerako ekitaldia Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da. Apirilak 28an, igandea, XVII. Dantzaren Nazioarteko Gala ospatzen da (19,30etan). Bere hamazazpigarren edizioan, ekitaldiak arte eszeniko honen estilu sorta erakutsi nahi du. Hori dela eta, ikusleek antzeslan hetereogeneoez gozatu ahal izango dute, bariazio klasiko edo eta neoklasikoekin hasi, estilo modernoago diren dantza garaikidea, psikodantza eta flamenkoarekin jarraituz, eta euskal dantzarekin amaituz.

Gehiago irakurri

XI. Dantza Sariak

XI. Dantza Sariak

Iratxe de Arantzibia/ Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea 2013/04/24 12:29

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak ‘Dantza Sariak’ izeneko ekitaldiaren hamaikagarren aldia egingo du, Donostiako Udalaren Batzar Aretoan. Apirilaren 27an, larunbata, arratsaldeko 17,00etan, emango ditugu aipatutako sariak eta UNESCOk jai horren inguruan idatzitako adierazpena irakurriko da. Sarrera dohainik.

Gehiago irakurri

AlhóndigaBilbao NAN dantza ikuskizuna

AlhóndigaBilbao NAN dantza ikuskizuna

AlhondigaBilbao 2013/04/23 15:17

Datorren apirilaren 25an, ostegunean, AlhóndigaBilbaon N.A.N dantza ikuskizuna izango da. 20:00etan Auditorium-ean.

Gehiago irakurri

Abarketak urratuta zapatarik ez...

Abarketak urratuta zapatarik ez...

Dantzan 2013/04/19 11:14

Espartinak, apretak, alpargatak, abarketak... Euskal dantzari gehienen oinarrizko oinetakoak dira. Garai batean oinetako zabalduena izan zen, eta abarketagileen tailerrak Euskal Herri osoan zabalduta zeuden. Famatuak ziren Maulekoak, eta gaur egun ere Zuberoatik mundu osora saltzen dituzte diseinu bereziko espartinak. Gipuzkoan, abarketagile bakarra geratu da aspaldiko urteetan. Azkoitian dago, Juin du izena, eta Iruretagoiena familiak eusten dio lanbide zaharrari.

Gehiago irakurri

Jaime Castillo: Ingrid Bergmani jota dantzatzen erakutsi zion dantzaria

Jaime Castillo: Ingrid Bergmani jota dantzatzen erakutsi zion dantzaria

Dantzan 2013/04/18 11:45

Gernikako Elai Alai taldeko ume dantzarietako bat izan zen Jaime Castillo gernikarra. Hamaika urte zituen gerratik ihesi Segundo Olaetak zuzentzen zuen taldearekin munduan bidaiatzen hasi zela. Musika eta dantza mundura bideratutako bizitza artistiko baten hasiera izan zen. Halako batean, ezustean, Ingrid Bergmani jota dantzatzen irakasten aurkitu zuen bere burua. 1960 urtean zen. Montecarlon, "24 ordu emakume baten bizitzan" filmea grabatzen ari ziren, eta euskal ezkontza bat agertzen zen filmean, eta bertan dantzatzeko ikasi behar izan zuen dantza Ingrid Bergman-ek.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak