Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Udako dantza ikastaroak Gipuzkoako Dantzagunean
Dantzaguneak antolatzen duen Udako Dantza Ikastaroaren izena emateko epea ekainaren 5a hasiko da. Udako Dantza Ikastaroa uztailaren 1etik 12ra burutuko da Artelekun.
San Lorentzoko Dantzariak eskaileraren mezan gaur
Gaur, ekainak 6, San Fermin aurreko eskaileraren (urtarrilak 1, otsailak 2, martxoak 3...) azken meza egingo da Iruñeko San Fermin kaperan, eta bertan dantzatuko dute San Lorentzoko dantzariek. Meza bideoz San Lorentzoko parrokiaren webgunearen bidez zuzenean eskainiko da. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da ekitaldia.
Begirada Gurutzatuak 2014ko deialdia
Malandain Ballet Biarritz-en Le Laboratoire de Recherche Choreographique Sans Frontieres eta Bilboko La Fundicion taldeek aurkezten dute: Begirada Gurutzatuak 2014ko deialdia EAEko dantza konpainia edota taldeei zuzendutakoa.
Fernando Saez de Ugarte: "Dantzaz, dantza munduan lehen enplegurako egitura"
Heziketatik enplegurako trantsizioa izan zen aztergai I. Dantza Jardunaldiaren hirugarren mahaian. Fernando Saez de Ugartek, Dantzaz konpainiako zuzendariak Dantzaz elkartearen lan-eremua eta jarduerak aurkeztu zituen. Dantza alorrean lehen enplegurako plataforma eskaintzen du Dantzaz-ek eta 2008tik 50 dantzari pasa dira bertatik. Hona hemen bere hitzak.
Dantzategia: Auzoarekin dantzatzen
Dantzategiaren bidez Dantzaz Konpainiak eta Donostia Kulturak bat egiten dute lurralde bati (Donostiako Egia auzoa) eta bertako herritarrei loturiko sorrera koreografikoko prozesu bat garatzeko.
Besta Berri, Argia Dantza Taldea Victoria Eugenian
Ikuspuntu sakratutik begiratzen badugu, ikus dezakegu eguzkiak berotzeko duen ahalmena Kristautasunak Besta Berri edo Corpus Christi deritzonaren bidez ospatu ohi duela. Egiten ziren desfileek festa hau oparo eta distiratsu bilakatu ohi zuten. Bertan, aitzindari izan ohi zen munstroz, erraldoiz, ipotxez eta herri kulturaren beste hainbat asmakizunez osaturiko segida
Dantza solteko testigantzak
Argitara eman nuen "Biba Fandango" artikulua Dantzariak aldizkarian (geroago Txistularian ere bai) eta orain "La creación del baile al suelto vasco" Eusko Ikaskuntzan Jentilbaratz aldizkarian (lehenago bertsio laburra argitaratu zuten Euskonews-en). Bi horietan lanean ari nintzela elkarrizketa batzuk egin nituen solteko dantzari ibilitako batzuekin eta hemen jaso ditut.
Estibalitz Iturria: Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra eta bere jarduerak
Euskal Dantzarien Biltzarra osatzen duten bost ordezkaritzetako bat da Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra, eta bertako koordinatzailea da Estibalitz Iturria. Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren ezaugarriak, lan arloak eta proiektuak aurkeztu zituen Estibalitz Iturriak I. Dantza Jardunaldian, elkarte profesionalei eskainitako mahaian. Hona hemen bere hitzak:
Euskal dantzen ekitaldia Durangon
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Zuberoako dantza taldeak ikusgai Durangon asteburu honetan.
Carmen de las Cuevas: "Badago zerbait dantzan, indarrez bultzatzen duen jendea dugu atzetik"
Gipuzkoako Dantza Profesionalen elkarteko idazkaria da Carmen de las Cuevas, eta elkarte honen nondik norakoak, ibilbidea eta jarduerak aurkeztu zituen Dantzaguneak antolatutako I. Dantza Jardunaldietan. Dantza ikastaroak, apirileko dantza hilabeteko jarduerak eta elkartetik antolatzen diren jarduerak agertu zituen Donostian, San Telmo Museoan egindako ekitaldian. Hona bere hitzak:
Dokumentuaren akzioak