Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Euskal dantzak eta generoa, heteronorman kateatuta?
Euskal dantzan "ba al dago “neska/mutil” binarismotik ateratzerik?" galdetu du Amelia Barquin-ek bere blogean. Gogoeta eta galdera zorrotzak plazaratu ditu euskal dantzetan generoaren inguruan ditugun jokabideei buruz. Emakumeek eta gizonek euskal dantzan zein rol daukaten galdetzen du Barquin-ek, eta "zein leku dagoen bertan heteronorma jarraitzen ez duen edo jarraitu nahi ez duen ume edo gaztearentzat".
Aiko taldearekin erromeria Urbian
Aiko taldeak datorren larunbatean Urbiako zelaietan edonorentzat zabalik dagoen erromeria herrikoi bat ospatuko du "Bilgua" bere azken diskoa aurkezteko. Musika eta dantza maisuz osatzen den taldeak zuzeneko musikaz egiten du berriro apustu, ingurune zabalean, musika garaikidez baina estilo tradizionalean dantzarako diren hogei konposizio berriz osatzen den disko-lan berria aurkezteko AIKOk parte hartu nahi duenarentzat autobusak jarri ditu Bilbo, Donostia, Iruñea, Errenteri, Zarautz eta Durangotik.L&V Comunicación (Itziar Villamandos)
"Itsasoaren emazteak" ikuskizun berria prestatzen ari da Oinkari dantza taldea
Datorren uztaialren 12an, Tolosako Leidor antzokian estreinatuko du Oinkari dantza taldeak Hika Teatroaren lankidetzarekin prestatzen ari den ikuskizun berria: "Itsasoaren emazteak". Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritza, Maider Oiartzabalen koreografia garaikideak, Pello Ramirez-en musika, eta EK-ia kolektiboa eta Kukai dantza konpainiaren aholkularitza koreografikorekin, kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenen inguruan egituratu da "Itsasoaren emazteak".
Lekuz Leku 2013
Ekainaren 28an eta 29ean, 19:30etik aurrera dantzak eta ibiltariek egingo dute topo Abandoibarran. Bere helburua: dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusle guztiengana hurreratzea, hiri guneetara koreografia-lanak eramanda. Horretarako, IX. Lekuz Leku edizio honetan (DDH/CQD-rekin elkartuta egindakoan) nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko dira gune bakoitzarako sorketa bereziak eginda.
Umeen dantzari eguna Zornotzan
Zornotzako Udabarri Euskal Dantzari Taldeak antolatutako Umeen Euskal Jaiak 200 ume baino gehiago bilduko ditu ekainaren 16an.
Ederlezi Pastorala Zuraiden ekainaren 22an
Ederlezi Pastorala ekainaren 22an Zuraiden arratseko 6etan Bernat Etxepare Lizeoa eta Zuraideko Alaiki dantza taldeak antolaturik
Durangaldeko Ezpata-dantzari eguna Mañarian
Ekainaren 15ean ospatuko da Mallabian Durangaldea Merinaldeko Ezpata-dantzari eguna. 1967an antolatu zen lehen aldiz Durangaldeko Ezpata-dantzari Eguna eta 41. ekitaldia izango du aurtengoa. Urtero herriz aldatzen da festa eta dantzari-dantza eta soka-dantza izaten dituzte egitarauko dantzak.
V. Mutxiko Eguna Errenterian
Beti Prest Dantza Taldea Elkarteak antolaturik “V Mutxiko Eguna” ospatuko da Errenterian. Ekainak 9 igandea, eta egun horretarako egitaraua hau da:
Kukai eta Logela Multimediak 'Atera doa' ikuskizun berezia eskainiko dute Gasteizen
Ikusentzunezkoa mapping teknika eta dantza elkartzen dituen ikuskizun berezia eskainiko dute Kukai dantza konpainiak eta Logela Multimendiak gaur, ostirala, Gasteizen, Kaldearte jaialdiaren baitan.
Mutil-dantzetan emakumeen parte hartzea bultzatzeko ekimena sortu da Baztanen
Baztango mutil-dantzetan emakumeek gizonezkoekin batera, berdintasunean dantzatzea bultzatzeko Plazara Dantzara izeneko ekimena aurkeztu da Elizondon. Gizartearen beste alor guztietan bezala, mutil-dantzetan ere emakumeen parte hartzea bultzatu nahi du ekimen honek.
Dokumentuaren akzioak