Dokumentuaren akzioak
Umeen dantzari eguna Zornotzan
Ekainaren 16an, domekan, Zornotzako Udabarri Euskal Dantzari Taldeak Umeen Jantzari Eguna ospatuko du. 200dik gora parte-hartzaile batuko ditu jaialdiak eta Durangaldeko hainbat herrietako dantzariak elkartuko dira.
Durangoko Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldeak, Elorrioko Besaide dantza taldea, Atxondoko Andasto dantza taldea, Berrizko San Lorentzo eta Iremiñe dantza taldeak, Ermuako Txindurri dantza taldea eta Abadiñoko Talde Batuak eta Iluntze dantza taldeak izango dira talde gonbidatuak.
Egunari hasiera emateko, goizeko 11:00etan talde guztiak Zornotzako Zelaieta parkean elkartuko dira eta hamabietan ekingo diote kalejirari, Udazken Txistulari Taldearen laguntzarekin.
Eguerdiko ordu bietan Herriko plazan batuko dira talde guztiak bazkaltzera joateko eta arratsaldean bertan batuko dira berriro ere 17:00etan. Amaierako ekitaldia 17:30etan hasiko da, dantzari guztien erakustaldiarekin.
Dokumentuaren akzioak