Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aiko taldearekin erromeria Urbian

Dokumentuaren akzioak

Aiko taldearekin erromeria Urbian

AIKO Taldea, gure ondarea den musika tradizionala zabaltzearen alde lan egiten duena, berriro datorkigu aire librean eta zuzenean `Bilgua´ bere azken diskoa aurkezteko apustuarekin. ZAPATUAN ekainak 15,bere ohiko erromeria tradizionala ospatuko du berriro Urbiako zelaietan, Aizkorriko natur parkean (Gipuzkoa). Herri jai-giroan izango den ospakizun honetara, musika eta dantza zaletu guztiak gonbidaturik daude. Hitzordu eder bat antolatzeko asmoz, antolatzaileek autobusak antolatu dituzte parte hartu nahi duenarentzat eta Bilbo, Donostia, Iruñea, Errenteri, Zarautz eta Durangotik abiatuko dira (ohar honen azkenean ikusi irteera orduak eta lekuak) eta 19:00etan itzuliko dira.

Parte hartu nahi duenak eta jende berria ezagutuz zaletasun berbera partekatu, 13:00etan Urbiako zelaietan (aterpetxean) egon beharko da, ogitartekoa edo sakotontziarekin, ardo zahatoarekin, oinetako erosoarekin, eta batez ere, ondo pasatzeko gogoekin. Bertan,  giro parekaezinarekin gozatzeko aukera izango duten pasodoble, porrusalda, mazurka, jota, sokadantza edo jauziekin.

‘BILGUA’, Pirineoetako soinua
Gainera, okasio honetan, nafar pirineoetako soinua berregingo du erromeriak.‘Bilgua’, Aikoren disko berriak, Irati edo Ossau bailaretara eramango gaitu, artzainaksuaren inguruan bilduta, eguneko gora-beherak, kantuak , ipuinak eta dantzak trukatzen zituzteneko garaira. Bertan, Euskal Herriko, Biarno eta Aragoiko kulturak elkarrekin bizi dira. Eremu geografiko honetan, Kataluniara arte ere hedatu daitekeena, ttunttun-biolin bikoteak, dantza tradizional adierazpen guztiak lagundu ditu XVIII.mende hastapenetik. Eta era honetara, disko berriak – Elkar etxeak ekoiztua- , mendia aldarrikatzen du, eta zehazki piriniar mendikatea, kultur-trukerako eta komunikaziorako ingurune natural gisara, mugaren ideia bereizgarri tradizionalaren aurrean, gurea izan dena eta gurea den tradizioan.

Piriniar inspirazio honekin bat eginez, grabazioa estilo tradizionaleko erromeria baten antzera egin da, hasieratik amaierara dantzatua izateko, XX.mende hastapenean moduan, Nafarroa iparraldeko Luzaide-Valcarloseko estiloan, bailarako dantzak eta inguruetakoak dantzatuz, `modu batera edo bestera, gureak egin ditugunak´. Entzuteko musika da, baina batez ere jauzien, nahiz ingurutxo, mutildantza, jota, vals, txotis, zortziko,.. doinuen erritmoan dantza egiteko´. 

Taldearen doinu proposamen hau `sinplea eta konplexu gabea da, indartsua, eta ziurrenik, bere aire zaharkituagatik, berritzailea belarri modernoarentzako´. Biolinaren eta txirularen doinu bateratuak, ttunttunaren erritmo harmoniko murmurioak, eta danborraren eta bonboaren erritmoa argibide zehatzek, urrats bakoitzaren gabeziak, joaldiak eta azentuazioak adierazten dituzte, dantzatzeko lagungarri direnak , entzuleadantzari bihur dadin gonbitea luzatuz.

AUTOBUSEN IRTEERAKO LEKUAK ETA ORDUTEGIAK (PREZIOA: 5 €)
Iruñea: Hotel Tres Reyes (9:30 etan) 
Bilbo: Bihotz Sakratua (9:30 etan) 
Errenteri: Biteri kalea (Kutxa pareko geltokia) (9:00 etan) 
Donostia: Pio XII Autobus geltokia(9:15 etan) 
Zarautz: Aritzbatalde polikiroldegia (9:30 etan)
Durango: Madalenako autobus geltokia (9:30 etan)

Itzulera: irteera Arantzazun, 19:00 etan

ETA EKAINAK 22 ZAPATUAN,  ‘DANTZAZALE EGUNA’ ,  AZKEN JAI NAGUSIA DURANGON
AIKO Taldearen hurrengo  hitzordu nagusia, urtero taldeak `Dantzaldi Ibiltaria´ programari amaiera emango dion jai nagusia izango da; `DANTZAZALE EGUNA´ Durangon. Zuzeneko musika eta bazkari herrikoiarekin, PUBLIKO GUZTIARENTZAT ZABALIK dagoen topaketa dibertigarria izango da, duela sei urtez dantza ikastaroetan ibili direnen topalekua, ondo pasatzeko eta euren aurrerakuntzak erakusteko.

Beste behin ere ospakizuna Plateruena Kafe Antzokian izango da ohiko dantza tradizionalak eta bazkariarekin 14:00etatik aurrera. Hitzordua Ekainak 22, ZAPATUA. Parte hartzeko, taldearen www.aikotaldea.com webgunean izena eman besterik ez da egin behar.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.