Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Balingeneko folklore taldea Euskal Herrian
Alemaniako Balingen hiriko Frommern Schwäbischer Albverein folklore taldeak emanaldiak eskainiko ditu aste honetan Bizkaiko zenbait herritan. Beste zenbait dantzarekin batera beraien eskualdeko ezpata-dantza egiten du talde honek. Iurretan, Galdakaon, Bilbon eta Lezaman eskainiko ditu emanaldiak Frommern Schwäbischer Albverein taldeak.
Non izan zarete uda honetan dantzan?
Urtero bezala hainbat dantza talde atzerrian ibili dira euskal dantza nazioartean erakusten. Jakin dugu, adibidez Galdakaoko Andra Mari Frantzia aldean izan dela, Villabonako Oinkari Ingalaterran edo Bakioko Itxas-Alde Kroazian. Basque Dance marka zela eta zeresana izan genuen, eta 2013ko udan atzerrian izan diren dantza taldeen zerrenda egin nahi dugu. Non izan zarete uda honetan dantzan?
Gerra eta dantza
Badago ideia bat dantzaren historia idatzian etengabe errepikatzen dena: “bake garaietan dantza ondo pasatzeko izaten da, eta gerra garaietan berriz aberria defendatzeko”. Egungo irakurleari dantza eta borroka aparteko gai bi irudituko zaizkio ziurrenik, baina hurbilagotik begiratuz gero, lotura zuzenagoa dela ikus daiteke, lehenengo begiratuan eman dezakeena baino.
Euskal komunitatea, jaialdiak eta dantzari esker euskalduna nahiago frantsesa baino
"It’s cool to be different. And being Basque is definitely that" idatzi du Anne Marie Chiramberro Estatu Batuetako euskal amerikarrak. San Francisco-ko gazten honen familia euskalduna da aitaren aldetik, eta biarnesa amaren aldetik. Anne Mariek euskalduna nahiago frantsesa baino. Biarnoko bere familiari azaldu dio zergatik nahiago duen euskalduna izan lau puntutan laburbilduta: lagunak, festak, udalekuak eta euskal dantza.
Emakumeek ere dantzatuko dute berriz Debako San Roke dantzan
Abuztuaren 16an, San Roke egunean, ezpata-dantza egiten da Deban, San Roke dantza. Iaz, Gure-Kai dantza taldeak jakinarazi zuen 2013an emakumeek ere parte hartuko zutela herriko dantza nagusian. Ez da lehen aldia izango. 1967an ere dantzatu zuten emakumeek Debako San Roke dantza. 46 urte ondoren berriz ere ezpata-dantzan arituko dira emakumeak Deban, eta oraingoan, hurrengo urteetan jarraitzeko asmoarekin.
Gelajauziak pieza prestatzen ari da Kukai Cesc Gelaberten eskutik
Dantza Hirian jaialdiaren egoiliar programaren baitan Cesc Gelaberten lankidentzarekin sorkuntza lana burutzen ari da Kukai dantza konpainia. Jon Maya eta Cesc Gelabert dantza eta kultura tradizionala lotzen dituen eremuan ari dira lanean, eta jauziak eta soinu zaharrak Cesc Gelabert-en begiradarekin jorratzen ari dira.
Ramon Labaien: "Nik segitu izan banu gobernuan ballet nazionala aterako nuen"
Frankismo ondorengo lehen Jaurlaritzako Kultura sailburua izan zen Ramon Labaien (Tolosa, 1928). Bere agintealdean, 1980-83 bitartean sortu ziren Euskadiko Okrestra, Antzerti eta Euskal Telebista, besteak beste. Ondoren Donostiako Alkatetzara aurkezteko utzi zuen Jaurlaritza, eta EAJren zerrendaburu izanik hauteskundeak irabazi eta Donostiako alkate izan zen. Luze elkarrizketatu du Jakin aldizkarian Imanol Murua Uriak, eta bertan aitortu du Euskal Ballet Nazionala sortzeko asmoa zuela, eta sortu ere sortu egingo zuela, Kultura Sailburu jarraitu izan balu.
Maitaldia: dantza maitaleen aroa
Irailaren 6tik 15era ospatuko da 2013ko Maitaldia Biarritzen. Malandain Ballet Biarritz etxeko konpainia, Preljocaj Balleta, Dantzaz, Olivier Dubois, Victor Ullate, Nuremberg-eko balleta, eta beste hainbat dantza proposamen erakargarri dantzaz maitemintzeko hamar egunetan. Hona hemen Maitaldian ikusi ahal izango diren dantza lanen aurrerapen moduan bost bideo ikusgarri:
Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen 17. Folklore Jaialdia
Bihar, uztailaren 24an abiatu eta uztailaren 28ra bitartean ospatuko da Eraiki dantza taldeak antolatutako Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen 17. Folklore Jaialdia. Bulgaria, Errusai eta Taiwan izango dira aurtengo talde gonbidatuak, eta emanaldiak Irunen, Hondarribian eta Beran eskainiko dira.
Paloteadoa izango da Fustiñanan abuztuaren 6an
Fustiñanako Barde-Ribera dantza taldearen izenean, datorren abuztuaren 6an, arratsaldeko 19:00etan Fustiñanako Foruen plazan egingo den Fustiñanako Paloteadoaren emanaldira, eta bide batez, abuztuaren 5etik 11ra Nafarroako erriberako herri honetan ospatuko ditugun festa patronaletara gonbidatu nahi zaituztet.
Dokumentuaren akzioak