Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ramon Labaien: "Nik segitu izan banu gobernuan ballet nazionala aterako nuen"

Dokumentuaren akzioak

Ramon Labaien: "Nik segitu izan banu gobernuan ballet nazionala aterako nuen"

2013/07/26 09:10
Ramon Labaien: "Nik segitu izan banu gobernuan ballet nazionala aterako nuen"

Argazkia: Ahotsak.com

Aho bilorik gabe mintzatzen da Ramon Labaien, eta Jakinen egindako elkarrizketa mamitsuan ere zuzen eta gordin esaten ditu kontuak. Euskal Ballet Nazionala sortzeko asmoari buruzkoa aipamen laburra da elkarrizketan, baina esanguratsua, eta 80. orrialdeko pasartea osorik ekarri dugu hona:

Euskal Orkestra Sinfonikoa ere zure agintaldiko emaitza da.

Bai. Behin akordatzen nazi Garcia Egotxeagak esan zuela: "Cuando un pueblo se transforma en Estado, hace tres cosas: crea una orquesta sinfónica, crea una línea aérea y...". Hirugarrena ez naiz akordatzen. Aire konpainiarena pentsatu genuen. Bilbon bazegoen txiki bat Madrilerako zerbitzua zeukana, baina ezer seriorik ez. Orkestra bai, orkestra egin genuen. Zortea izan genuen. Jakin genuen Enrique Jordá donostiarra, San Franciscoko orkestra zuzendaria, jubilatu egin zela. Proposatu genion eta etorri egin zen. Baimena eskatu zion San Franciscoko orkrestrari, jubilazioa handik kobratzen zuenez, eta esan zioten baietz. Arduradun Imanol Olaizola egon zen, jendea ekartzen eta abar. Moldatu ginen. Sortu zen orkestra nazionala.

Baina ez ballet nazionalik. Hori ere bazenuen buruan.

Bai. Nik segitu izan banu gobernuan, balleta ere aterako nuen. Nik atera nuen, bestetik, Antzerti eskola. Gero Joseba Arregi alu horrek likidatu egin zuen.

Bizialdi laburra izan zuen, azkenean, antzerki eskolak.

Bai. Arregik likidatu zuen. Arregik kalte asko egin zuen. Ez zen konpontzen AEKrekin... Sektario bat zen. Urguiluz beteta apaiza zen. Bere irizpideak ez ziren abertzaleak, baizik eta oso pertsonalak, oso inbidiaz beteak.

MURUA URIA, Imanol: "Historia bizia. Ramon Labaieni elkarrizketa", Jakin, 196 zkia, 2013 maiatza-ekaina.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.