Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Paloteadoa izango da Fustiñanan abuztuaren 6an

Dokumentuaren akzioak

Paloteadoa izango da Fustiñanan abuztuaren 6an

2013/07/22 10:42

Paloteadoa antzezpen bat da, erdia aktualitatea eta herritarren anekdoten inguruko bertso ironikoz, eta beste erdia makilekin Nafarroako gaitaren doinura egiten diren dantzekin osatua. Barde-Ribera dantza taldea 1979an sortu zen, azken aldiz 1901ean dantzatu zen Fustiñanako paloteadoa berreskuratu zenean. Abuztuaren 6an dantzatzen da, Justo eta Pastor santuen ohoretan. 1994an utzi egin zitzaion dantzatzeari, eta 2009an, taldeko kide izandakoek berreskuratu genuen. 2010ean neskak ere hasi ziren, ordurarte mutilek soilik egiten baitzuten, eta 2011an zinta-dantza berreskuratu genuen.

Fustiñanako paloteadoa Erriberako beste paloteadoekiko bereizten da antzezten den atalean bi pertsonaia soilik aritzen direlako, mayoral (nagusia) eta rabadán (artzaina) izenekoak. Fustiñanan ez dago ez aingeru ez deabrurik, Cortes, Ribaforada eta beste zenbaitetan dagoen bezala.

Fustiñanako Paloteadoa
Abuztuak 6, 19:00etan

 


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.