Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Ortzadarrek Kultur Zikloa antolatu du Folklore Jardunaldien inguruan
Iruñeko Ortzadar folklore elkarteak jardunaldiak antolatzen ditu udazkenean, eta aurten Kultur Zikloa antolatu du jardunaldien bueltan. Fernando Barroso eta Luis Peixoto-ren kontzertuarekin abiatuko da kultur zikloa eta ondoren Garaztarrak, Alurr eta Ortzadar beraren emanaldiak izango dira, azaroan eta abenduan.
Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian
Zein herritako maskaradetan parte hartu zuten lehen aldiz emakumeek? Nongo gazteek eman dute nahaspuila antzerkia? Horrelako galderak egin dituzte Mihia Pitz telebista jokoaren lehen saioan. Xiberoko Azia elkarteak abiatu du joko hau, Zuberoako gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Lehen saioan maskaradek parte handia izan dute, eta hain zuzen ere, maskaradei buruzko erreportaje zabala eskaini dute.
Platillu soñua berreskuratu zutela hamabost urte Durangon
San Fausto egunez dantzatzen du Durangoko Kriskitin dantza taldeak Platillu dantza. Igande honetan, urriaren 13an, ospatuko da San Fausto eta aurten hamabost urte beteko dira Kriskitin-ek eta Iñaki Irigoien-en laguntzarekin Platillu soñua berreskuratu zuela. XIX. mendeko dokumentazioan oinarrituta berreskuratu zuten dantza hau durangarrek eta dantzari-dantzako beste dantza ezagunagoekin batera egin ohi dute.
Dantza familian tailerra
Ekimen honek artea, eta bereziki dantza, familiara gerturatzea du helburu. Modu ludiko eta parte-hartzailean, familia osoak giro oso dibertigarrian sormen gaitasuna lantzeko, erritmo eta mugimenduan barneratzeko eta giza harremanetan sakontzeko aukera eskaintzen du ekimenak.
Dantzaldia 2013 Bilbon: Udaberriaren kontsakrazioa eta konstelazioak
Dantzaz konpainiarekin abiatu da Dantzaldia Bilbon, eta datozen egunetan Olivier Dubois, Aracaladanza eta Espainiako Compañia Nacional de Danza izango dira udazkeneko dantza jaialdi honetan. Igor Stravinskiren Udaberriaren Kontsakrazioaren mendeurrena dela eta, lan horretan oinarritutako dantza-piezei eskainitako bideo-emanaldia egingo da urriaren 11an.
Musika eta dantzaz betetako lau egun eskaintzen ditu Herri Uzta 2013 jaialdiak
Errobi ibaiaren inguruko hainbat herritan ospatuko da urriaren 10etik 13ra Herri Uzta jaialdiaren bigarren edizioa. Herri Soinu elkarteak antolatuta, Korsikako musikari eta dantzariak, Haatik, Kautere Ballet eta Kukai taldeak, musika emanaldiak, hitzaldiak eta kale-animazioak, eta mutxikoaren eguna barne izango ditu jaialdiak. Kanbon, Luhuson, Uztaritzen, Arrangoitzen, Basusarrin eta Ezpeletan ospatuko da Herri Uzta 2013.
Nori kopiatu zion Michael Jackson-ek moonwalk famatua?
Michael Jackson pop musikaren sortzaile handienetakotzat jotzen da, baina horrekin batera, dantzakera berezi eta ustez "berri" bat eman zuen ezagutzera. Nortasun propio bereizgarria eman zion dantzakera horrek Jackson-i, baina benetan berak asmatu zuen? Ez, noski, Jackson-ek ibilbide luzeko dantza tradizio batetik edan, eta bere emaitza propioa ondu zuen. Ikusi ditzagun aurrekarietako batzuk.
Mutxikoaren Eguna urriaren 13an ospatuko da Arrangoitzen
Dantza-jauziak festaren ardatz nagusi dituen Arrangoitzeko Mutxikoaren Eguna datorren urriaren 13an ospatuko da. Ohi bezala, goizez eta arratsaldez mutxikoak, dantza-jauziak izango dira denontzat irekiak, eta bestelako dantzaldi eta dantza ikusgarriak egun osoan. Korsikako dantza, musika eta kantuak izango dira aurtengo berritasunetako bat, eta azken urteetan ohikoa zen bazkariaren ordez, herriko elkarte eta ikastolek prestatuko dituzten txosnetan jateko aukera izango da. Hona egitaraua:
Jon Iruretagoiena bere dantza ibilbideaz, Zuberoako dantzen historiaz eta dantzaz oro har
Euskal Kultur Erakundearen webgunean Jon Iruretagoiena dantzari eta dantza irakasle lapurtarra elkarrizketatu dute. Xan Airek egindako elkarrizketan bere dantzari ibilbidea, Zuberoako dantzen historiari buruzko kontuak, berrikuntzak eta modak, eta beste zenbait kontu izan dituzte hizpide.
Leandro anaiak dantzan, eskola boleroaren azken dantza-maisuak
Ikaragarriak Manuel Sanchez Martinez-ek sareratu dituen bideo hauek! Mariano eta Anastasio Leandro anaiak dira, Murtziako Eskola Boleroaren azken dantza-maisuak, 1994ko grabazio batean dantzan. Eta nola dantzatu gainera! Itzela! Gipuzkoako dantzak balira, Jose Lorenzo Pujana dantzan ikustea modukoa litzateke hau. Gozatu!
Dokumentuaren akzioak