Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Haritz dantzari taldearen 40. urteurrena ospatzeko dantza jaialdia Elgoibarren
Portugaleteko Elai Alai, Galdakaoko Andra Mari, Iruñeko Duguna, Donostiako Argia, Debako Gure Kai eta Eibarko Kezka dantza taldeek parte hartuko dut bihar, larunbata, azaroak 23, Elgoibarren ospatuko den dantza jaialdian. Elgoibarko Haritz EDTk 40 urte betetzen dituela ospatzeko antolatu du jaialdia.
USB Dantzariak: saltzeko orduan akordatzen dira ba gurekin!
Ez daukagu batere komisiorik denda honekin, hori argi gera dadila. Besterik gabe grazia egin digute USB Dantzari izenekoek. Enpresa nongoa ote den ere ez dakigu, baina bitxia iruditu zaigu pendrive edo USB memoriak saltzeko prestatu dituzten irudien artean euskal dantzariak ere erabili izana. Hemen dituzue ba, USB Dantzari neska eta USB Dantzari mutila, 8 Gb-eko memoria dantzariak. Saltzeko orduan akordatzen dira ba dantzariokin!
Hilaren 29an 50.urteurrenaren irudi berria izango du Alkartasunak
Pasai Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak antolatu duen logotipo lehiaketan parte hartzeko azken eguna izango da ostirala 22a. Bost egun geratzen diren arren, ideiarik duen orori paperera ekatzeko animatu nahi dituzte.
Ortzadar hautatu dute Boiseko 2015eko Jaialdirako
Boiseko Jaialdiren antolakuntza taldeak jakitera eman du 2015ean egingo den festibalean Euskal Herritik hautatu dituzten taldeen zerrenda. Iruñeko Ortzadar dantza taldea, Durangoko Luhartz erromeria taldea, Soraluzeko The Crazy Wheel taldea eta Orioko Irrintzi erraldoi konpartsa izan dira hautatuak.
Dantzaz Argeleko Dantza Garaikidearen Festibalean
Dantzaz Konpainia Argeleko Dantza Garaikidearen Festibalean parte hartzera gonbidatua izan da. Datorren asteartean, hilak 19an, 17:00etan, Argeliako Antzoki Nazionalean Itzik Galiliren "Chameleon"aurkeztuko dugu. Edizio honetan 24 herrietako konpainiek haien sormenak eskeiniko dituzte, tailerrak eta entsegu irekiekin batera.
Dantza tradizionalaren inguruko hitzaldi sorta antolatu du Nafarroako Dantzarien Biltzarrak
Jesus Mari Garate, Kepa Artetxe, Mikel Goitia, Juan Antonio Urbeltz, Mikel Aranburu Urtasun eta Sabin Egiguren hizlari arituko dira azaroa eta abenduan Iruñean egingo den hitzaldi sortan. Bihar izango da lehen saioa, Jesus Mari Garateren eskutik.
Lo gaudela ere egiten dugu dantza
Logela argazki-estudio bihurtu (edo alderantziz) eta hainbat bikote gonbidatu ditu Paul Schneggenburger argazkilariak gaua bertan pasatzera. Bikoteak lo zeudela, time-lapse sistemarekin argazkiak egiten joan da gau ilunean, bikoteen gaueko "dantza" erretratuz. Emaitza begibistakoa, lo gaudela ere dantza egiten dugula.
Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek
Egipto, Grezia eta Erromatar garaiko irudietatik hasita gaur egunekoetara, dantzaren historia eta mundu zabaleko hedapena ezagutzeko irudi bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek. Eskulturak, margoak, ontziteriako dekorazioak, mosaikoak, grabatuak, ilustrazioak eta irudi mota guztietan agertutako 5.000 dantza irudi baino gehiago ikus daitezke The Orchesis Portal izenekoan.
Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek
Egipto, Grezia eta Erromatar garaiko irudietatik hasita gaur egunekoetara, dantzaren historia eta mundu zabaleko hedapena ezagutzeko irudi bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek. Eskulturak, margoak, ontziteriako dekorazioak, mosaikoak, grabatuak, ilustrazioak eta irudi mota guztietan agertutako 5.000 dantza irudi baino gehiago ikus daitezke The Orchesis Portal izenekoan.
Obelix fandangoa ikasten hasi da
Asterix eta Obelix-en komiki berria euskarara itzuli dute, eta fransesez eta euskaraz aldi berean jarri da salgai dendetan. Horren berri ematen duen albistea ilustratzeko Obelix fandangoa dantzatzen erakusten d uen marrazkia egin du Duverdier-ek Sudouest egunkarirako.
Dokumentuaren akzioak