Dokumentuaren akzioak
Hilaren 29an 50.urteurrenaren irudi berria izango du Alkartasunak
Alkartasuna Euskal Dantza Taldea
2013/11/19 10:44
Ia hamar lan jaso dituzte jada, baina hala ere, oinarriak gogoratu nahi dituzte eta lehiaketa gehiago zabaldu. Saria 400euro izango dira eta hilaen 29an bertan aterako da publikoki irabazlearen irudia. Logotipo hori datorren urtean egingo dituzten ekitaldien ikurra izango da eta bide emango dio 50.uteurrenari. Lehiaketan parte hartzeko baldintza '50.urteurrena' jartzea da eta baita Alkartasuna Euskal Dantza Taldea izena bere tipografian mantentzea. Tipografia eta oinarriak lortzeko idatzi alkartasunaedt@gmail.com helbidera.
Epaimahaia
22an lanak jaso eta datorren egunetan bilduko da epaimahaia. Partaide ohiek zein gaur egungoek osatuko dute hura, ikuspegi anitzagoa emateko. Gainera, Juanba Berasategi marrazkilari Pasaiarraren iritziarekin kontatuko dugu.
Dokumentuaren akzioak