Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Dantza eta soziologia uztartzen dituen irakasle baten bila

Dantzan 2010/04/13 16:08

Madrileko Unibertsitate Europarrak "Dantzaren Zientziak" ikasketak jarri ditu martxan. Datorren urteko ikasturtera begira dantzaren munduarekin lotura duen soziologo bat bilatzen dute, irakasle lanetan aritzeko.

Gehiago irakurri

Eskozia eta Kataluniako taldeak Folk Lore 10 jaialdian

Eskozia eta Kataluniako taldeak Folk Lore 10 jaialdian

Dantzan 2010/04/13 12:46

Datorren apirilaren 17an eta 18an ospatuko da Iruñean eta Uharten Amaiur dantza taldeak antolatzen duen Folk Lore 10 jaialdia. Aurten Eskoziako EMT Highland Ceilidh Dancers taldea izango dute gonbidatu berezia, eta kataluniatik bastoners eta castellers taldeak ere izango dira jaialdian.

Gehiago irakurri

Erromeria eguna Itziarren maiatzaren 1ean

Erromeria eguna Itziarren maiatzaren 1ean

Dantzan 2010/04/13 11:32

Iaz arrakastatsu gertatu zela eta, aurten ere erromeria eguna antolatu da Itziarren Maiatzaren 1erako. Itziarko Andutz Kultur Taldeak antolatuta musika eta dantza izango dira egun osoz. Bezperan, apirilaren 30ean apaiz-etxean, "Soinu handia erromerian" izenburupean, mahaingurua eta argazki erakusketa antolatu dituzte.

Gehiago irakurri

Olatz de Andres eta Projects in Movements La Fundicionen

La Fundicion 2010/04/13 10:44

Datorren apirilaren 17an eta 18an, 20:00etan, Olatz de Andres-en "Da Capo" eta Projects in movement-en "Carlos & Me" lanak eskainiko dira Bilboko La Fundicion aretoan.

Gehiago irakurri

Itsasuko kabalkada: Dantzari buruz xehetasun zonbeit

Itsasuko kabalkada: Dantzari buruz xehetasun zonbeit

Xabier Itzaina 2010/04/12 10:30 1

Itsasuko kabalkada. 2007ko agorrilaren 19an emana herriko plazan Kabalkadak Itsasun Kabalkadak lehenago tobera-mustren oroitzapenak dira. Lehenago, senar-emazten arteko gatazkak, alargunen arraezkontzak eta gisa hortako gaiak ziren salatzen plaza betean tobera mustren bidez. Gaiak aldatu dir...

Gehiago irakurri 1

Auritz eta Aezkoako dantzak Andra Mariren webgunean

dantzan.com 2010/04/09 15:39

Urtetan zehar egindako ikerketa lanak haien webgunean argitaratzeari ekin dio Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Bizkaiko Erromeriari buruzko bideoak erakutsi zizkiguten duela gutxi eta aste honetan Auritz eta Aezkoako dantzen inguruan XX. mendeko 70. hamarkadan egindako landa lanen ondorioak argitaratu dituzte.

Gehiago irakurri

Putxerriko satorrak: Haur eta helduentzat antzerki-dantza ikuskizuna

Putxerriko satorrak: Haur eta helduentzat antzerki-dantza ikuskizuna

Azkain 2010/04/09 12:22

Azkaingo ikastolako 15 gurasok sortu eta Joxelu Berasategiren zuzendaritzapean osatu duten ikusgarria da. Maiatzaren 17an Azkainen estreinatu zen antzezlana, oso harrera beroa izan zuen, aretoa bete jende 500 lagun bildu baitziren. Harrez gero Beran, Kanbon, Urruñan, Garazin, Lazkaon, Donostian emana izan da. Apirilaren 18an BILBOko KAFE ANTZOKIAN eskainiko dute.

Gehiago irakurri

Dantza Eskola Nazionala sortzeko asmoa izan zenekoa

Dantza Eskola Nazionala sortzeko asmoa izan zenekoa

Dantzan 2010/04/09 12:15

Imanol Olaizola elkarrizketatu dute Euskonews aldizkarian. Olaizola, kimikaria eta musikologoa da, eta besteak beste Euskadiko Orkestraren sorreran parte hartu zuen. Bultzatu nahi zuen azpiegituraren bat lortu gabe geratu ote den galdetu dio Jose Mari Velez de Mendizabal-ek eta horra erantzuna: "Bai, Dantza Eskola Naizonala".

Gehiago irakurri

Cakewalka ragtimearen garaian: dantza jazzaren hastapenetan

Cakewalka ragtimearen garaian: dantza jazzaren hastapenetan

Oier Araolaza 2010/04/08 11:50 2

Cakewalk-a jazzaren hastapen garaietako dantza da. XIX. mendearen erdialdean abiatu zen Ameriketako hegoaldean, esklabu beltzen kontzentrazio handiak zeuden lurraldeetan. Bere unerik gorenena XIX. Eta XX. mendeen arteko trantsizioan izango du. Hain zuzen ere, Jazz-aren sorreran garrantzitsua izan zen ragtime musika motarekin lotuta agertuko da cakewalk-a. Azken batean cakewalka dantza da eta ragtimea musika, eta ragtimearen doinura dantzatu ziren hainbat cakewalk bi mendeen arteko trantsizio garaietan.

Gehiago irakurri 2

Folklore Azoka bosgarrenez ospatuko da Portugaleten

Folklore Azoka bosgarrenez ospatuko da Portugaleten

Dantzan 2010/04/06 17:34

Elai-Alai Fundazioak antolatuta, datorren maiatzaren 8an eta 9an ospatuko da Portugaleten V. Folklore Azoka. Musika, dantza, artisauak, tallerrak eta beste hainbat ekitaldi bilduko ditu azokak.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak