Dokumentuaren akzioak
Olatz de Andres eta Projects in Movements La Fundicionen
Olatz de Andres
“dA cAPO”
Irupena: 30 minutu.
Lan hau René Magritte artista belgikarraren obran eta hark ikusgaiaz eta ikusezinaz duen ikuskeran dago inspiraturik. Harengandik hartzen ditu analogia, paradoxa eta kontraesana bezalako elementuak, itxurazkoa eta lehen ikusian ikusgai denaren errealitatea auzitan jartzeko. Dantza lana espazio ikusgai eta begi-bistako batean eta ikusgai ez den beste batean zehar paseatzen da, joan-etorriko ibilbidean, erlazio ez derrigor arrazionalak, baizik eremu oniriko eta surrealistatik hurbilago daudenak sortuz. Artisau erara itzultzen du ikusizko antzerkiaren baliabide zaharra, non beltza beltzean desagertzen den eta zuria... Obraren antzezpenaren eta manipulazioaren artean garatzen da ekintza.
Artifizialetik eta sinbolikoarekin flirteatuz, zerbait funtsezkoagorantz eta xumeagorantz dagi bidea. Itxura andrea mozorroturik eta urrun legez aurkezten da, absentzien eta hustuketen jolas baten bidez bere burua hedatzea eskatuz, nolabaiteko isiltasun motaren batera iristeko.
Ideia, zuzendaritza, sorkuntza: Olatz De Andrés
Dantzaria: Olatz De Andrés
Prozesuan laguntzaile: Gabriel Ocina
Soinu espazioa: Itziar Madariaga
Musika konposizioak: Beth Gibbons, Brahms
Argiak: Gabo Punzo
Jantziak eta atrezzo: Enriqueta Vega
Eszenografia: Olatz De Andrés
Egoitza artistikoa: Azala Espacio, Muelle 3.
Egoitza teknikoa: La Fundición
Esker ona: Juanjo, Zubi, Cuadro de las puertas, Maquiber, Luis de Goya, Ernesto,
David, Aisha, Flako’s.
Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduriko proiektua (Dantzan Bilaka).
Projects in movement / sharon fridman
CARLOS&ME
Iraupena: 20 minutu.
Lan honek, harmonia bat sortzeko helburuz, elkarrengandik ikasteko bidea zeharkatzen duten gorputz biren arteko erlazioa erakusten du. Hainbat sari irabazitakoa da, besteak beste, publikoaren saria eta bigarren saria Madrid ´07 Lehiaketa Koreografikoan eta hirugarren saria Hannover ’09 Lehiaketa koreografikoan (Alemania).
Projects in movement gaur egungo dantza talde bat da, Madrilen kokatua, Sharon Fridman dantzari eta koreografo israeldarrak sortua. “Gure lanaren helburu nagusiak lengoaia fiskoaren ikerketa, ikasketa eta garapena dira, eta bilaketa horren bidez espazio birtual bat sortzea, non publikoak ikusteko, sentitzeko eta imajinatzeko aukera izango duen.
Guretzat dantza komunikazio sistema diferentea da, espazio ezezagun bat, izateko edo egoteko beste era batzuk eskaintzen dizkiguna”. Azken hiru urteotan Sharon Fridmanek hainbat sari eta laguntza jaso ditu, besteak beste: Madrileko Erkidegoko Kultura Sailaren laguntzak, Avilako Danza Maria Goi
Kontserbatorioarena, Europako sorkuntza egoitzenak, besteak beste, “O Espaço do Tempo” (Portugal), Bassano de grapa (Italia), La Gomera Zentro Koreografiko eta Danza Canal Zentroarena (Madril). Koreografia Sariak, besteak beste, Madrileko Zentro Koreografikoko publikoaren saria eta bigarren saria, eta hirugarren saria Hannoverreko Koreografia Lehiaketan , “Carlos & Me” dantza lanagatik. Gainera, Sharon gonbidatua izan da nazioarteko ikerketa koreografikoko proiektu askotara, besteak beste “Dance Lines” Londresko Royal Opera Housek, Wayne McGregor zuzendari artistiko duela, egindakora. Baita “Choreoroam 2009”-ra ere, zeinak 2009an hainbat egoitza eta ikastaro koreografiko eskaini dizkion zenbait europar hiriburutan.
Konpainiak estatuko hainbat programaziotan antzeztu ditu bere obrak, hala nola,
Madrilen, Bartzelonan, Galizian, Alacanten, Kordoban, Murtzian, Triesten, Londresen,
Alemanian e Italian.
Zuzendaritza eta Koreografia: Sharon Fridman
Dantza: Carlos Fernández eta Sharon Fridman
Musika: Binia Reches eta Dustin O’Halloran
Argiztapen diseinua: Irene Cantero
Jantzien diseinua: Victoriano Simón García
Dokumentuaren akzioak