Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Erromeria eguna Itziarren maiatzaren 1ean

Dokumentuaren akzioak

Erromeria eguna Itziarren maiatzaren 1ean

2010/04/13 11:32
Erromeria eguna Itziarren maiatzaren 1ean

Antonio Buenetxea "Txankarta"

Erromeria Eguna Itziarren

 

Apirilak 30, ostirala

20:00etan Apaiz-etxean
Mahai-ingurua: Soinu handia erromerian

  • Aitor Furundarena
  • Isidro Larrañaga
  • Joseba Tapia
  • Karmelo Mendizabal

Argazki erakusketa

 

Maiatzak 1, larunbata

11:00etan: Kalejira
12:00etan: Hamaiketakoa, Herriko Plazan.
13:00etan: Kalez kale.
14:30ean: Herri bazkaria, Frontoian.
18:00etan: Erromeria, Herriko Plazan. (Bertso Eskolako partaideen koplak abestuko dira.)
23:00etan: Erromeria trikitilariekin, Herriko Plazan.

 

Musikariak

  • Hernaniko dultzaineroak
  • Zubietako joaldunak
  • Hernaniko txistulariak

 

Trikitilariak

  • Jon Ostolaza eta Aitziber Estanga
  • Jagoba Uranga eta Amets Arteaga
  • Imuntzo eta Beloki
  • Astiazaran anaiak
Partehartzaile nagusi hauez gain, herriko eta inguruko musikariak ere izango dira.

 

Garai batean Itziarren eta inguruan ospatzen ziren erromerietako batzuren zerrenda jaso du Andutz elkarteak:

  • Urtarrilaren 20an: Elorrixan San Sebastianak.
  • Otsailaren 2an: Itziarren Kandelari.
  • Inauterietako asteartean: Itziarren.
  • Pazko eguna: Itziarren.
  • Pazko bigarrena: Itziarren.
  • Asentsioetan: Arbilen, geroago (Endoian), Pagatzan eta Eguzkitzan.
  • Maiatzeko Pazkoan (Pentecostes): Larraskandan.
  • Gorputz egunean: Ziolarren.
  • Oktabetan: Aittolako gurutzean meza. Aittola Zaharren eta Berrian erromeria.
  • San Joanetan: Santa Katalinan.
  • Kontzesioetan: Uztaileko lehen igandean, Itziarren.
  • Abuztuaren 6an: Salbatoren (Itxaspen).
  • Koprai zaharrak: Itziarren, abuztuaren 23-25ean.
  • Irailaren 10ean: Lasturren, San Nikolasak.
  • Urriko lehenengo igandean: Ama Birjina Errosariokoa, Itziarren.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.